viernes, 28 de febrero de 2014

«Lur Denoken proiektuko bazkideen eta kontsumitzaileen parte hartzea bilatu genuen hasieratik»



«Ner bizipenak 2011 liburuko VII. Kapituluan genion bezala: “Ametsa errealitate bihurtzen hasi da, elikadura eta nekazaritza ekologikoari lotutako ekimen berri bat jaio da”, 2011ko abenduan sortu genuen Lur Denok. Esperientzia ezberdinak ezagutzeko eman genituen lehen pauso haien atzetik gure ametsa gorputza hartzen hasi zen.

»[…]

»Lur Denoken proiektuko bazkideen eta kontsumitzaileen parte hartzea bilatu genuen hasieratik. Lur Denok proiektua errealitate izan zedin ekarpen ekonomikoak eginez, eta laguntzen ari diren talde ezberdinekin parte hartzea bultzatuz.

»Urtarrilean talde guztietako pertsonekin lehenengo bilera egin genuen. Garrantzitsua da proiektuari laguntzen dioten pertsonek euren denbora inolako ordainsaririk kobratu gabe baliatzen dutela azpimarratzea. Borondatez eta elkartasunez egiten den lana da, Lur Denok proiektuaren helburuak lortzeko egiten den lan militantea.

»Lehenengo bilera hartan taldeetako pertsona guztiak bildu ginen, lan talde osatu behar bait ziren, lan talde bakoitzaren ardurak zeintzuk ziren, eta talde bakoitza nortzuk osatu behar zuten erabakitzeko helburuarekin.

»[…]

»Proiektu honen oinarria eta eusten duten balioetako bat elkartasuna da. Hasieratik, bazkide kontsumitzaileek parte hartzeko eta laguntzeko helburuz jaio den proiektua izan da. Baratzeekin gertutasuna bilatzen dugu. Haren bizia sentitzea. Bertako lana babestea.

»Aipatu den bezala, bazkide guztiek lan egiten duten taldeak osatu ziren hasieratik Lur Denok proiektua bultzatu ahal izateko. Era berean, proiektua babesteko eta laguntzeko aukera ezberdinak daude:

»― Astero banatzen diren otarrak prestatzea.

»― Proiektuaren hasieran lursailean zeuden belar txarrak garbitzea.

»― Bazkide berriak bilatzea eta erakartzea dauden bazkideen aldetik.

»― Haize bolada batek hondatutako berotegia desmuntatzea


»Elkartasun printzipioak, ner-en baitako beste balio batzuen antzera, kontsumismoan, indibidualismoan eta egoismoan oinarritzen den gaur egungo gizartean korrontearen kontra arraunean egitea suposatzen du. Ner group-ek elkartasuna bezalako balioak bilatzen ditu, garatzea eta pertsonak aldaraztea ahalbideratzen dion amets bati jarraituz. Baina noski, gizarte honetako pertsonak gara, eta ondorioz baita bere isla ere, horregatik inkoherentzia edo tentsio egoerak sortzen dira balio hauen gainean. Elkartasun gehiagoko eta gutxiagoko pertsonak. Gehiago edo gutxiago parte hartzen dutenak. Hori ere, Gauss-en kanpaiaren isla da. Baina amets horrek, eboluzionatu nahi dugun bide horretara iristeko garbi daukagun bide horri jarraitzera bultzatzen gaitu.»


ner bizipenak 2012, II. Kapitulua









No hay comentarios:

Publicar un comentario