viernes, 21 de febrero de 2014

«Ner group-en lehenengo misio komertziala Mexikora» (Bezero eta hornitzaile integratuak / Clientes y proveedores integrados)


«Oscar Barañanok idazten du, Ekin-eko Latinoamerika taldeko liderra, merkatuan bi urteko esperientziarekin, eta hortaz, esperientziaren arrakasta emozionala erraztu duena.»


Oskar Barañano, Ekin, eta Juan Mari Zubizarreta, Zubiola. (Foto: Mexiko nirEKIN)


«Misioan parte hartu dutenei pertsonalki eskerrak emanez hasi nahiko nuke, bai prestaketa lanetan aritu direnei, baita bertan zuzenean parte hartu dutenei ere. Niretzako esperientzia guztiz aberasgarria izan da eta benetan abentura zoragarri honetan lagun izan ditudan guztiengandik asko ikasteko aukera izan dut. Inoiz ahaztuko ez dudan esperientzia bat izan da.

»Niri dagokidanez, prestaketa lanetatik hasita hartu nuen parte, ner-eko proiektu ezberdinetako pertsona guztiek gogo biziz eta ilusioz hartu genuen misio hau, aurretik aipatutako merkatuan aurrera eramandako zenbait esperientzien proiektuk aukera handiak eskaintzen dituela baieztatu zigutelako. Bildu ginen proiektu ia guztiek Mexikoko merkatuarekiko interesa agertu genuen, gehiago gure merkatuaren eta Europako merkatuaren narriadura kontutan hartuta.

»Irailaren amaieran zehaztu genuen ner group bezala Mexikora egingo genuen misio komertziala 47. astean gauzatuko zela, azaroaren 19 eta 24 bitartean. Sektore ezberdinetako sei proiektuk osatuko zuten: Ekin, Panelfisa, Grip-on Tools, WalterPack, Zubiola eta estudio·k-k. Bidai honen helburua zenbait bezero potentzialekin harremanak lotzea zen, baita proiektu ezberdinek bezeroekin dituzten kontaktuekin edo herrialde horretako hainbat estatutako gobernuekin sortu daitezkeen sinergiak aprobetxatzea ere. Gainera, Koldo Saratxagaren bitartez Pueblako unibertsitatearekin jarri ginen harremanetan eta bilera bat hitzartu genuen I+D departamentuko arduradunarekin. Bertan, ner group-eko kideok harremanetarako estilo berria aurkeztuko genuen, eta bere filosofia azaldu eta nola ezartzen den erakutsi. Unibertsitateak inguruetako zenbait enpresari bildu zituen eta ner-ari buruzko aurkezpenean parte hartu zuten, horrekin batera proiektu bakoitzak gure produktuak aurkezteko aukera ere izan genuen.

»Azken batean, eta nire ikuspuntutik misioa ITZELA izan zela uste dut arrazoi ezberdinengatik:

»Harreman pertsonalei dagokienez. Aipatutako misioan parte hartu genuen pertsonen arteko harremana bikaina izan zela uste dut, eta zinez egiazkoa, garrantzi handia ematen diot honi. Parte hartu genuen guztiok, kasu askotan elkar ezagutu ere ez ginen egiten, uneoro konfiantzazko pertsonen artean geundela sentitzen genuen, elkarren artean edozer aitortzeko modua aurkitu genuen, eta horrek asko erraztu zuen misioaren jarraipena.

»Merkataritza gaiari dagokionez. Inoiz ahaztuko ez dudan esperientzia bat izango dela zin egiten dut, batez ere, herrialde honetara lehenengo aldiz joan ziren proiektu guztientzat. Lurreratu bezain pronto, zenbait gobernu eta enpresa bisitatu eta esku artean dituzten proiektuen berri eman eta hauen hazkundearen berri izatearekin batera, bi egunetan ohartzen zara herrialde horrek duen potentzialaz eta edozein proiektu edo produkturentzako eskaintzen dituen aukerez.

»Ner esperientziari dagokionez. Laguntasun eta elkartasun erakustaldi bat izan dela uste dut, eta “batzeak gehitu egiten du” esaldian laburbildu daiteke. Lehenengo unetik frogatu dugun zerbait da, izan ere proiektu bakoitzak bere ezagutza, harreman, jakinduria eta esperientzia guztia eskaini du gainontzeko proiektuek aprobetxatzeko helburuarekin, baita aipatutako merkatuan etorkizunean aurrera egin ahal izateko sortu daitezkeen sinergiekin ere.


»P.S.:

»Merkatu ezberdinetara mota honetako misioak egiten jarraitzea garrantzitsua dela iruditzen zait, harremanak estutzeko balio dutelako eta proiektu ezberdinen merkatuetako sinergiak eta aukerak aprobetxatzen direlako. Munduan bakarrik ibiliz ez genuke horrelako zerbait denbora luzean lortuko.»

Oscar Barañano
ner bizipenak 2012, IX. kapitulua












No hay comentarios:

Publicar un comentario