viernes, 11 de abril de 2014

«Irmotasunez, eta zerbait eskaini dezakegula jakin badakigulako, banketxe eta pertsona berriak ezagutuz joan gara zer garen»

«Ner group-eko finantza taldearen lehenengo bilera 2009ko martxoaren 23an egin zen. Hasiera hartan aurkitu genuen zailtasunik handiena ekonomia eta erakunde ezberdinetako finantza sailetan ardurak zituzten haiek informazioa elkarbanatzerako, parte hartzeko eta gaien ekarpenak egiteko ohiturarik ez edukitzea izan zen. Departamentu hauek gure erakundeetatik beste errealitate batzuk ikustera edo ezagutzera inoiz irten ez garen pertsonek osatu ohi ditugu, konfidentziala edo berezia izan daitekeen informazioa partekatzeko ohiturarik ez dugunok. 10-15 pertsona haientzat erabateko aldaketa izan zen hilero euren erakundeetatik atera, eta gainontzeko guztiekin mahai baten bueltan esertzea, talde aktibo baten parte izatea, ezagutzak jakinaraztea, hobekuntza sustatzeko kezkak eta ideiak partekatzea.

»Hortaz, jendeari egunerokotasunetik, eguneroko arazoetatik irtetea erraztuko liokeen eta beste pertsona batzuekin bi orduz antzeko arazoak eta kezkak partekatzeko giro bat sortzea zen lortu nahi genuena. [...]

»Horrela, poliki poliki egin genuen aurrera, hasiera batean elkarbanatzeko herabe ziren pertsonen antzinako egiteko moduekin apurtzeko zailtasunak gaindituz, ez zuten hori egiteko ohiturarik, eta ordura arteko bileretan formalismoa edo betetzera behartuta zeuden zerbait baino ez zuten ikusten. Baina antzeko barne edo kanpo arazoak zituzten horiekin une batzuk partekatzeak zituen abantailak sentitu eta ikus arazteko gai izan ginen. [...]

»Gu pauso txikiak emanez aurrera gindoazen bitartean, inguruko egoera ekonomiko eta finantzarioa okertuz zihoan etengabe, eta proiektu batzuk arazoak izaten hasi ziren. Honek elkarri laguntzeko zer egin genezakeen galdetzera behartu gintuen. [...]

»Harremanetarako estilo berrian batzeak indartsuago egiten gaituela uste dugu, bakarrik ez garela oso urrutira iritsiko eta proiektuen arteko kooperazioak berebiziko garrantzia duela edozein kasutan: ezagutza, instalakuntzak, merkatuak... Horrela ba, elkarri laguntzeko erabakia hartu genuen ordura arte erabili ziren moduetatik ihes eginez, nahiz eta barne eta kanpo mailan arazo handiak ekarri zitzakeela jakin (datuak, kostuak, banku-pool-ak amankomunean jarriz), banketxe ahaltsuez ere hitz egiten ari baikinen. [...]

»Pixkanaka ekin genion aurrerako bideari, eta banketxe batzuekin nahi genituen lotura horiek lotuz joan ginen. Beste batzuk, komunikabideen bitartez kredituak emateko prest daudela esaten dute eta ematen ez badituzte eskatzen ez direlako dela. Baina garai latz hauetan erakundeekin ez dutela ezer jakin nahi da errealitatea. Banketxe hauek enpresa munduan egon nahi zuten eta hala frogatu ziguten, beste batzuengatik aldatuz joan ginen. Horrela, azken bi urte hauetan hainbat banku-pool-ak sortu ditugu, eta banketxe batzuetatik beste batzuetara migratu dugu.

»Prozesua luzea da logikoki, ez baita mailegu bat edo kreditu-lerro bat istea edo baliogabetzea soilik, eta batez ere orain, finantziazioa horren eskasa denean eta erakunde askoren existentzia baldintzatu dezaketenean. Aurrez zehaztutako banketxeengana gerturatzea da ideia, erakunde handienek txikienak babesteko modua aurkituz, bermeak eta horrelakoak baldintzatu gabe. Orain gutxi amaitu dugu banketxeen mapa eta ner group-eko banketxe/enpresa balantzea. Banketxe bakoitzak gutako bakoitzarekin zenbat irabazten duen jakin nahi dugu, hil edo bizikoa dela iruditzen zaigulako. Ez guri zenbat kostatzen zaigun, hori gure emaitza kontuari esker jakin badakigulako, baizik eta zenbat irabazten duten beraiek guk gure gain hartzen dugun kostu horrengatik.

»Banketxeekin hitz egitera esertzen zarenean, sarri dirua oparitzen digutenaren irudipena izaten dugu, edo mesede bat egiten ari direla. Eta hori ez da horrela inondik inora ere. Guztiok dakigun bezala, beraientzako oso errentagarria den negozio bat dago atzean, eta zoritxarrez, erakundeek bakoitzak bere aldetik ezer gutxi egin dezake. Horregatik, erakunde guztiak bezero diren banketxe bakoitzeko errentagarritasun azterketa hori egitera animatu nahi ditugu, hauek zenbat irabazten duten jakiteko. Nomina banketxe batean helbideratzen duen pertsona orok jakin dezala zenbat irabazten duten banketxeek horregatik, kide diren erakundea babesten duen hala ez, eta babesten ez badu nola jokatu erabaki ahal izateko. Agian, horrela gaur ilusioa baino ez den hori lortu dezakegu guztion artean: aktore nagusi izan gaitezen, eragina izan dezagun banketxeengan, ez gaitzaten mesede bat egiten arituko bailiran bezala tratatu. Beraien bezeroak gara. [...]

»Irmotasunez, eta zerbait eskaini dezakegula jakin badakigulako, banketxe eta pertsona berriak ezagutuz joan gara —azkenean, erabakiak pertsonek hartzen dituztelako— zer garen, jarduteko gure modua zein den, gure artean babesteko dugun joera, nazioarte mailara jauzi egiteko ditugun asmoak, erakundeentzako sinergia onuragarriak lortu izana ulertu dute, eta beraiekin batera hazten joateko aukera eskaini digute, eta gurekin egon nahi ez zuten banketxe horiek uzteko bidea zabaldu.»

ner bizipenak 2012












No hay comentarios:

Publicar un comentario