jueves, 24 de diciembre de 2015

Experiencias ner 2014 / ner bizipenak 2014 – Los Libros de K2K (I)




Experiencias ner 2014. Otra realidad empresarial contada por sus protagonistas. (Historias empresariales reales ocurridas en el País Vasco durante el año 2014). Editado por K2K emocionando, Bilbao, 2015.

ner bizipenak 2014. Beste enpresa errealitate bat, euren protagonistek kontatua. (2014an zehar Euskal Herrian gertatutako enpresa historia errealak). K2K emocionando-k argitaratua, Bilbo, 2015.






Casa de la Creatividad / Sorkuntzaren Etxea / House of Creativity, antiguo edificio-zona noble de Ampo, hoy revitalizado con el ir, venir y estar de los miembros de Ampo, de los demás proyectos de ner group, de otros invitados. Las paredes que emanaron la ya caduca cultura organizacional hoy dan la bienvenida al libre imaginar, pensar, sentir, expresar, compartir de las personas. Es el Nuevo Estilo de Relaciones (NER) en concepto arquitectónico. Una nueva vida para un edificio recuperado con materiales de última generación y en comunicación con la naturaleza. Lo encontraremos en el capítulo II de este nuevo libro de Experiencias ner, que nos recibe con el prólogo de Koldo Saratxaga. Tras él, como capítulo I, el relato de una experiencia gerencial única en el contexto de una década en la que Walter Pack se reinventó para crear su trayectoria de futuro.

Personas libres para crear, ¡libertad!, es el cambio cultural que auspicia K2K emocionando en los entornos laborales: renovar, reinventar, reflexionar, volver a comunicar y otra vez innovar. «Es un nuevo paradigma que pone el centro a las personas y propone evolucionar hacia una cohesión y una solidaridad cada vez mayores entre diferentes». El Parlamento Vasco quiso conocerlo e invitó al promotor de ner group. De nuevo Koldo Saratxaga no dejó indiferentes a su alrededor y los parlamentarios y los espectadores, desde los medios y las redes sociales, reaccionaron como recoge, en resumen, el capítulo IV.

Solidaridad y unión entre las diferencias, un nuevo paradigma y una realidad que ner group siembra mediante su compromiso con la Sociedad. Las largas páginas del capítulo II nos dan la oportunidad de enriquecer nuestra perspectiva y participar así del retorno que reciben las personas que dan y se dan con generosidad. ¡Estamos avanzando hacia la sociedad que queremos y necesitamos! Una sociedad en la que encuentran su lugar, después de encontrar sus posibilidades y oportunidades, proyectos como Gashor y Logos, capítulos V y VI, y proyectos como Ekin y los demás de ner group que, tras entender que no es posible dar un paso atrás, asumen el riesgo de crecer a través de fusiones, capítulo VII.

El ner eguna de 2014, la visita de un grupo de líderes indígenas latinoamericanos y la editorial de K2K protagonizan los tres capítulos finales de un libro que conmueve las fibras de muchos sentimientos, nos reta, interroga, inspira, impulsa, anima y nos mueve al agradecimiento, por el género humano y por el NER.


Casa de la Creatividad / Sormenaren Etxea / House of Creativity, Amporen garai bateko eraikin-eremu noblea, gaur egun biziberritua, Ampoko kideen, ner group-eko gainerako proiektuetako kideen eta beste norbanako batzuen joan-etorriei eta egonaldiei esker. Zaharkitutako erakunde kultura hedatu zuten hormek ongietorria egiten diete gaur pertsonen irudimenari, pentsamenduari, sentimenduari, adierazpenari eta elkarlanari. Harreman Estilo Berriaren (NER) kontzeptu arkitektonikoa da. Bizi berria, azken belaunaldiko materialez eta naturarekiko komunikazioan berritutako eraikin batentzat. ner bizipenei buruzko liburu honen II. kapituluan ageri da. Eta liburuaren hasieran, Koldo Saratxagak idatzitako atarikoa dugu. Haren ondotik, I. kapituluan, hamarkada batean Walter Pack berritzea eta haren etorkizuna bermatzea ahalbidetu zuen parerik gabeko kudeaketa esperientzia baten kontaketa.

Sortzeko askatasuna duten pertsonak, askatasuna! Horixe da K2Kemocionandok lan inguruetan aurreikusten duen kultura aldaketa: berritzea, hausnartzea, berriz komunikatzea eta berriz berritzea. «Paradigma berria da; pertsonak hartzen ditu ardatz gisa, eta desberdinen arteko kohesio eta elkartasun gero eta handiagorantz eboluzionatzea proposatzen du». Eusko Jaurlaritzak ezagutu egin nahi izan zuen, eta ner group-eko sustatzailea gonbidatu zuen. Orduan ere Koldo Saratxagak ez zuen inor epel utzi, eta legebiltzarkideek eta ikus-entzuleek erreakzionatu egin zuten hedabideen eta sare sozialen bidez, IV. kapituluan labur-labur ikus dezakegun moduan.

Desberdintasunen arteko elkartasuna eta batasuna, paradigma berria eta ner group-ek gizartearekiko konpromisoaren bitartez ereiten duen errealitatea. II. kapitulu luzeak aukera ematen digu gure ikuspegia aberasteko eta eskuzabaltasuna eman eta jasotzen duten pertsonen esperientzia ezagutzeko. Nahi eta behar dugun gizartea lortzeko aurrepenak egiten ari gara! Gizarte horretan, Gashor (V. kapitulua), Logos (VI. kapitulua) eta antzeko proiektuek euren tokia aurkituko dute, euren aukerak aurkitu ostean, eta Ekinek eta ner group-eko gainerako proiektuek ere izango dute tokirik, beste erakunde batzuekin bat eginez hazteko arriskua onartzen baitute (VII. kapitulua), atzerapausoak ematea ezinezkoa dela ulertuta.

2014ko ner eguna, Latinoamerikako buruzagi indigena batzuen bisita eta K2K argitaletxea dira liburuaren azken hiru kapituluetako protagonistak. Lan honek barne sentimendu ugari astintzen dizkigu, erronkak eta galderak proposatzen dizkigu, inspirazio eta bultzada gisa balio digu eta eskerrak ematera animatzen gaitu: eskerrak, bai gizakion izateagatik, bai NER estiloagatik.




Experiencias ner 2014 / ner bizipenak 2014. Capítulo I / I. kapitulua. Walter Pack: una década apasionante / Walter Pack: hamarraldi zirraragarri bat





Experiencias ner 2014 / ner bizipenak 2014. Capítulo II / II. kapitulua. Compromiso con la sociedad / Gizartearekiko konpromisoa





Experiencias ner 2014 / ner bizipenak 2014. Capítulo III / III. kapitulua. La casa de la creatividad / Sormenaren etxea





Experiencias ner 2014 / ner bizipenak 2014. Capítulo IV / IV. kapitulua. Innoven, sus señorías / Berritzea dagokizue, legebiltzarkideok





Experiencias ner 2014 / ner bizipenak 2014. Capítulo V / V. kapitulua. Gashor: la importancia de mirar al futuro / Gashor: zer garrantzitsua den etorkizunari begiratzea!













No hay comentarios:

Publicar un comentario