miércoles, 27 de enero de 2016

NER group: Compromiso con la sociedad / Gizartearekiko konpromisoa


Experiencias ner 2014 • ner bizipenak 2014
capítulo II. kapitulua


«Hace cuatro años y medio, en ner group hemos creado un equipo que hemos llamado Equipo de Compromiso con la Sociedad y le hemos dado esta misión: unir a las organizaciones y a las personas que crecen abiertas al mundo, compartiendo un nuevo estilo de relaciones, responsables y eficientes por y para la Sociedad, innovadoras, generosas y por ello mismo, cooperantes y solidarias. Organizaciones y personas que, en definitiva, desean ser sujetos activos para lograr un Desarrollo Humano más Justo y Sostenible.»

«Duela lau urte eta erdi, ner group-en Gizartearekiko Konpromiso Lantaldea sortu genuen, eta haren xedea da munduari begira hazten diren eta harreman estilo berriarekin jarduten duten erakundeak eta pertsonak batzea. Gizartearen alde eta gizartearentzat arduratsuak eta eraginkorrak diren erakundeak eta pertsonak, berritzaileak, eskuzabalak eta, hortaz, lankideak eta solidarioak direnak. Azken batean, Giza Garapen Bidezkoa eta Iraunkorra lortzeko bidean subjektu aktibo izan nahi duten erakunde nahiz pertsonaka.»


«El 2014 ha sido un buen año en cuanto a proyectos sociales: hemos aprobado y puesto en marcha 33 ideas, hemos realizado 5 campañas y hemos sido fieles a la celebración del ner zuhaitz eguna, que este año hemos celebrado por partida doble.»

«2014a urte ona izan da gizarte proiektuei dagokienez: 33 ideia onartu eta abiarazi ditugu, 5 kanpaina egin ditugu eta eutsi egin diogu ner zuhaitz egunari, eta aurten halako bi egin ditugu.»


«Con cada una de estas ideas hemos impactado positivamente en alguno o algunos de los campos de actuación siguientes: derechos humanos, cultura, educación, sanidad, infancia, personas mayores, medio ambiente, nuevas formas de relación, desarrollo humano justo y sostenible, y otras de marcado carácter social.»

«Ideia guztiek eragin positiboa izan dute jarduera arlo hauetako batean edo batzuetan: giza eskubideak, kultura, hezkuntza, osasuna, haurrak, adineko pertsonak, ingurumena, harreman modu berriak, giza garapen bidezkoa eta jasangarria, etab.»



5 campañas / 5 kanpaina

Recogida de tapones de plástico con destino a la Fundación Síndrome de West (@FSWest);

Recogida de teléfonos móviles para la Fundación Stop Sanfilippo (@StopSanfilippo)

Recogida de teléfonos móviles para la Asociación de Síndrome de Angelman (@angelmanasa);

Participación en la gran campaña de recogida de los bancos de alimentos de Bizkaia (@Bizbancali) y Gipuzkoa (#bancoalimentosgipuzkoa);

Donaciones de sangre.



2 «ner zuhaitz eguna» (2 «día del árbol de ner»)

En el barrio Ibarruri de Muxika (Bizkaia), en la reserva de la biosfera de Urdaibai.

En Zerain (Gipuzkoa).

«Entre los dos días, hemos participado 268 personas y hemos plantado 825 árboles autóctonos, de manera que, en los tres años que llevamos celebrando el ner zuhaitz eguna, suman 2.025 los árboles autóctonos plantados: robles, hayas, abedules, espinos, castaños, perales silvestres, arces, fresnos, cornejos, endrinos, cerezos, tejos, etc.»

«Bi egunak batuta, 268 pertsona elkartu gara, eta 825 zuhaitz autoktono landatu ditugu. Iazkoei gehituta, guztira 2.025 zuhaitz autoktono (haritzak, pagoak, urkiak, elorri zuriak, gaztainondoak, madari makatzak, astigarrak, lizarrak, zuhandorrak, elorri beltzak, gereziondoak, haginak, etab.) landatu ditugu hiru urtean.»



33 ideas / 33 ideia


Transmisión y educación en valores ner a niños y niñas y a familias - Haurrei eta familiei ner balioak transmititzea eta balio horietan oinarritutako hezkuntza eskaintzea

«Con la participación de 4 personas voluntarias de ner group, y en colaboración con el proyecto asociado a ner group Urtxintxa, la idea consistió en producir y grabar 12 capítulos de 30 minutos de duración, que se emitieron en las televisiones locales.»

«4 boluntarioren laguntza jaso zuen, eta ner group-era atxikitako Urtxintxa proiektuarekin lankidetzan gauzatu zen. 30 minutuko 12 kapitulu sortu eta grabatu zituzten, tokiko telebista kateetan eskaintzeko.»



Ayuda a estudiantes extranjeros - Ikasle atzerritar batzuei laguntzea

«5 voluntarios de ner group ayudaron a su integración lingüística, y a la consecuente resolución de problemas escolares derivados, a 4 estudiantes originarios de Sudamérica con poco tiempo en el País Vasco. Estos estudiantes participaban en varios programas de refuerzo desarrollados por la propia escuela expresamente para ellos, ante el serio riesgo de fracaso escolar. Fuera de la escuela precisaban de un apoyo educativo que sus familias no podían costear, dadas las dificultades económicas que atravesaban.»

«ner group-eko 5 boluntariok hizkuntzaren arloko integrazioan lagundu zieten Euskal Herrian denbora gutxi zeramaten Hego Amerikako 4 ikasleri, eta hizkuntza gabeziatik sortutako hezkuntza arazoak konpontzen ere saiatu ziren. Ikasle horiek zenbait errefortzu programetan parte hartzen zuten, eskolak berak haientzat berariaz garatuak, eskola porroterako arriskuari aurre hartzeko. Eskolatik kanpo ere hezkuntza laguntza behar zuten, baina haien familiek ezin zuten horrelakorik ordaindu, egoera ekonomiko zaila baitzuten.»



Teatro-fórum para promover valores éticos desde las escuelas - Balio etikoak eskolatik sustatzeko antzerki-foruma

«Esta idea, realizada en colaboración con Baketik (@baketik), consistió en la realización de 40 sesiones teatrales orientadas a promover valores éticos.»

«Ideia hau, Baketik elkartearekin lankidetzan gauzatua, balio etikoak sustatzera bideratutako 40 saio egitean zetzan.»



Ayudar a niños y niñas extranjeros en las tareas escolares y a su integración social - Ikasle atzerritar batzuei ikasketetan laguntzea eta haien integrazioa erraztea

«La idea se va a desarrollar durante el curso 2015-2016 y consiste en prestar apoyo a 8 estudiantes, residentes en el Goierri y recién llegados de diferentes países países, que experimentan dificultades académicas derivadas de la diferencia del plan de estudios con respecto al de su país de origen. A ello se añaden problemas de comprensión de euskera y de castellano.»

«Ideia hau 2015-2016 ikasturtean garatuko da. Hainbat herrialdetatik etorri berriak izanik jaioterriko ikasketa planarekiko desberdintasunak eragindako zailtasun akademikoak dituzten Goierriko 8 ikasleri laguntza emango zaie. Arazo horiez gain, euskara eta gaztelania ulertzeko zailtasunak ere badituzte.»



«Aprender Haciendo – Eginez Ikasi» con Ahalbidetu Elkartea (@Ahalbidetu)

«El programa “Aprender Haciendo – Eginez Ikasi”, de Ahalbidetu Elkartea, nace con el objetivo de proporcionar a graduados en paro un aprendizaje más un periodo de prácticas en empresa. Se trata de un aprendizaje en grupo seguido de 6 meses de vida laboral en régimen de prácticas.»

«Ahalbidetu Elkartearen “Aprender Haciendo – Eginez Ikasi” programaren xedea da langabezian dauden gradudunei prestakuntza eta enpresako praktikak eskaintzea. Taldeko prestakuntza jasotzen dute lehenengo, eta gero 6 hilabetez lanean dihardute, praktiken erregimenean.»



Transformando la sociedad desde el mundo laboral - Gizartea lan mundutik eraldatzea

«Este proyecto se propone que los aprendices de un oficio en los Centros de Iniciación Profesional (CIP) dispongan de instrumentos para incrementar sus habilidades relacionales y profesionales de cara a su incorporación al mundo laboral.»

«Proiektu honen helburua da Lanbide Hastapeneko Zentroetan (LHZ) ogibide bat ikasten ari diren gazteek hainbat tresna eskura izatea harremanetarako abileziak eta gaitasun profesionalak areagotzeko, lan mundurako sarrera errazte aldera.»



Afianzamiento de los orfanatos sostenibles y ayuda a mujeres de familias monomarentales en Uganda - Ugandan umezurztegi iraunkorrak finkatzea eta gurasobakarreko familietako emakumeei laguntzea

«Como su nombre indica, esta idea se creó con el objetivo de fomentar el desarrollo de orfanatos sostenibles en Uganda. A medida que se ha ido desarrollando, se ha ido viendo la posibilidad de dar respuesta a más necesidades, y hoy en día la idea abarca dos proyectos promovidos por la ong local CDC con la que colaboramos ner group y Neiker Tecnalia. El primero de ellos consiste en afianzar el proyecto de orfanatos sostenibles, y el segundo, en ayudar a 25 mujeres de familias monomarentales a hacer frente a sus necesidades básicas y a las cargas familiares.»

«Izenak dioen moduan, ideia hau Ugandan umezurztegi iraunkorrak sustatzeko asmoz sortu zen. Garatuz joan den heinean, behar gehiagori erantzuteko aukera dagoela ikusi dute, eta gaur egun ideia honek barne hartzen ditu CDC izeneko tokiko GKEak sustatzen dituen bi proiektu. Erakunde horrekin lankidetzan ari gara bai ner group, bai Neiker Tecnalia. Proiektu horietako baten xedea umezurztegi iraunkorren ideia finkatzea da, eta bigarrenarena, familia gurasobakarra duten 25 emakumeri laguntza ematea oinarrizko beharrei eta familiako zamei aurre egin ahal izateko.»



Gure Esku Dago (@GureEskuDago)

«Con la aprobación de esta idea, se pretendía animar a las personas de ner group que lo desearan a tomar parte a título individual en la dinámica popular, plural y participativa Gure Esku Dago. Por encima de las siglas de las diferentes tendencias políticas, Gure Esku Dago trabaja en Euskal Herria por el derecho democrático a decidir.»

«Ideia hau onartuta bultzadatxoa eman nahi genien euren kabuz Gure Esku Dago herri ekimen anitz eta partaidetzazkoan parte hartu nahi zuten ner group-eko gizonemakumeei. Joera politikoen siglen gainetik, Gure Esku Dago ekimenak erabakitzeko eskubide demokratikoaren alde lan egiten du Euskal Herrian.»



«El futuro empieza hoy» (exposición itinerante de la Fundación Vicente Ferrer @FVICENTEFERRER). Traducción de textos y acogida en organizaciones de ner group - «Etorkizuna gaur hasten da» (Vicente Ferrer Fundazioaren erakusketa ibiltaria). Testuen itzulpena eta harrera ner group-eko erakundeetan

«Impulsamos la idea de que personas voluntarias de ner group tradujeran al euskera los textos de los paneles informativos, realizaran el diseño y la maquetación de los mismos, y presentaran la exposición “El futuro empieza hoy / Etorkizuna gaur hasten da”, en organizaciones de ner group”

«Gabezia hori betetzeko, ner group-eko boluntarioek informazio panelak euskarara itzultzeko ideia sustatu genuen. Diseinuaz eta maketazioaz ere arduratuko ziren, eta “El futuro empieza hoy / Etorkizuna gaur hasten da” erakusketa aurkeztuko zuten neur groupeko erakunde.»



Huertos ecológicos piloto en comunidades campesinas de Perú y Bolivia. Agricultura Ecológica y Desarrollo Rural (Fase II) - Baratze ekologiko pilotuak Peruko eta Boliviako nekazari komunitateetan (Nekazaritza Ekologikoa eta Landa Garapena – II. fasea) (@LurDenok)

«En junio de 2014, gracias al apoyo de ner group, técnicos procedentes de Bolivia y Perú, que trabajan en varias ong de cooperación al desarrollo, participaron en Euskadi en un curso sobre Agricultura Ecológica y Desarrollo Rural. Además, uno de los profesores fue una persona voluntaria de los huertos ecológicos Lur Denok de ner group. Con la realización de este curso y la evaluación correspondiente, se cerró la Fase I del Proyecto de Agricultura Ecológica y Desarrollo Rural, y se decidió poner en marcha la siguiente. En esta Fase II se pretende llevar a la práctica los aprendizajes adquiridos en la Fase I, con el fin de comprobar su viabilidad técnica, social y económica en cada contexto particular, siempre en las zonas rurales altoandinas de Perú y Bolivia donde se ejecutan los proyectos de cooperación al desarrollo.»

«2014ko ekainean, ner group-etik jasotako laguntzari esker, garapenerako lankidetzako zenbait GKEtan lan egiten duten Boliviako eta Peruko teknikariek nekazaritza ekologikoari eta landako garapenari buruzko ikastaro batean parte hartu zuten Euskadin. Gainera, irakasle gisa partaidetza aktiboa izan zuen ner group-eko Lur Denok baratze ekologikoetako boluntario batek. Ikastaro horrekin eta zegokion ebaluazioarekin itxitzat jo zen Nekazaritza Ekologikoa eta Landa Garapena Proiektuaren I. fasea, eta hurrengoa abiaraztea erabaki zen. II. fasearen xedea da I.an ikasitakoa praktikan jartzea, egiaztatzeko ea teknikoki, sozialki eta ekonomikoki bideragarria den Peru eta Boliviako landa eremu goiandetarren testuinguru zehatz bakoitzean.»



Campamento de verano Udaleku 2015 para los pequeños embajadores del Sahara - Udalekuak 2015: udako kanpamentua Saharako enbaxadore txikientzat

«Desde 2012, ner group viene colaborando con este proyecto mediante la puesta en marcha de diferentes ideas del Equipo de Compromiso con la Sociedad, entre las que se encuentra la organización y coordinación en Orduña (Bizkaia) de este campamento de verano. Tras ser aprobada la idea por parte del Equipo de Compromiso con la Sociedad en noviembre de 2014, las personas voluntarias de ner group empezaron a trabajar en el desarrollo de la misma, y para el verano de 2015 se programó un buen número de actividades.»

«2012az geroztik, ner group-ek laguntza ematen dio proiektu horri, Gizartearekiko Konpromiso Lantaldearen hainbat ideia abian jarrita, hala nola Urduñan udalekuak antolatzea eta koordinatzea. Gizartearekiko Konpromiso Lantaldeak 2014ko azaroan ideia onartu ostean, ner group-eko boluntarioak ideia garatzen hasi ziren, eta 2015eko udarako jarduera mordoa antolatu zituzten.»



Ayuda al proyecto de retorno de inmigrante y a potenciar su futuro en África - Afrikara itzultzera doazen etorkinei itzulera prozesuan laguntzea eta haien etorkizuneko proiektua sustatzea

«Los voluntarios de ner group le aportaron mayor formación en contabilidad, manejo de tablas Excel, diseño y mantenimiento actualizado de página web, mantenimiento de redes sociales, y técnicas de compra y venta.»

«ner group-eko boluntarioek prestakuntza eskaini zioten kontabilitatean, Excel taulak erabiltzen, webguneak diseinatzen nahiz eguneratzen eta sare sozialak erabiltzen irakatsi zioten, eta salerosketako zenbait teknika azaldu zizkioten.»



Carrera popular en beneficio de Stop Sanfilippo - Herri lasterketa Stop Sanfilippo Fundazioaren alde (@StopSanfilippo)

«Esta idea consistió en la organización de una carrera popular por las calles de Bilbao el 1 de junio de 2014 en beneficio de la Fundación Stop Sanfilippo. La carrera se realizó con notable éxito, ya que atrajo a 1.000 corredores de todas las edades. En la organización y durante el desarrollo de la misma participaron 54 voluntarios de ner group.»

«Ideia honen helburua izan zen Stop Sanfilippo Fundazioaren alde herri lasterketa bat antolatzea Bilbon, 2014ko ekainaren 1erako. Lasterketa nahiko arrakastatsua izan zen, adin guztietako 1.000 korrikalari bildu baitzituen. Antolakuntza prozesuan eta lasterketan bertan ner group-eko 54 boluntariok parte hartu zuten.”



Realización de actividades culturales en favor de Stop Sanfilippo - Kultura jarduerak egitea Stop Sanfilippo Fundazioaren alde (@StopSanfilippo)

«Esta idea, desarrollada también a beneficio de la Fundación Stop Sanfilippo, consistió en la organización de dos eventos culturales en Tolosa (Gipuzkoa). El primero se dirigió a niñas y niños de 3 a 10 años y consistió en la actuación de Txantxariak, de Urtxintxa, que ofreció un espectáculo de juegos y canciones con música en directo para pasar un buen rato y divertirse en familia. El otro evento, organizado para personas de todas las edades, fue un concierto del cantautor vasco Ruper Ordorika.»

«Ideia hau ere Stop Sanfilippo Fundazioaren alde garatu genuen, Tolosan (Gipuzkoa) bi kultura ekitaldi antolatuta. Lehenengoa Urtxintxako Txantxariak taldearen emanaldia izan zen, 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat. Familia giroan ongi pasatzeko, jolasez eta abestiz betetako ikuskizun bat eskaini zuten, zuzeneko musika eta guzti. Bigarren ekitaldia Ruper Ordorika kantautore euskaldunaren kontzertu bat izan zen.»



Apoyar la integración social de los enfermos de Parkinson y sus familias - Parkinsonen gaixotasuna dutenak eta haien familiak gizarteratzeko laguntza

«Con el fin de apoyar la integración social de los enfermos de Parkinson y sus familias, varias personas voluntarias de ner group colaboraron con la Asociación de Familiares y Afectados de Parkinson del Bajo Deba, Deparkel, en un evento solidario que se realizó en Eibar con motivo de la celebración del día mundial del Parkinson, el 11 de abril.»

«Parkinsonen gaixotasuna dutenen eta haien familien gizarteratzea bultzatzeko asmoz, ner group-eko hainbat boluntariok Debabarrena Parkinson Elkarteari (Deparkel) laguntza eman zioten, apirilaren 11n Parkinsonaren Nazioarteko Eguna zela-eta Eibarren antolatutako ekitaldi solidario batean.»



Dos bodies para Gaizka, aquejado por el síndrome de Angelman - Bi body Gaizkarentzat (Angelmanen sindromea)

«No existe de momento ningún tratamiento que pueda solucionar las consecuencias de esta enfermedad, pero se pueden paliar mediante la utilización de aparatos y trajes especiales. Con la puesta en marcha de esta idea en las organizaciones de ner group, conseguimos 2 bodies para Gaizka. Estos bodies son trajes muy especiales, casi de hombre biónico, ya que son de compresión dinámica para controlar los movimientos.»

«Oraingoz, ez dago gaitz horren ondorioak konpontzeko tratamendurik, baina arindu egin daitezke, aparatu eta jantzi bereziak erabiliz. ner group-eko erakundeetan ideia hau abian jarrita, 2 body lortu genituen Gaizkarentzat. Body horiek oso jantzi bereziak dira, gizon bionikoarenaren antzekoak, mugimenduak kontrolatzeko konpresio dinamikoa baitute.»



Intervención en un colectivo mixto de hombres y mujeres víctimas de violencia doméstica - Etxeko indarkeriaren biktima diren gizon eta emakumeen talde misto batean esku hartzea

«Esta idea surge como continuación de otras dos: “Medio rural como fuente de salud”, de 2012, y “Mujeres maltratadas, de víctimas a agentes y protagonistas”, de 2013. Ambas se realizaron en colaboración con el equipo de profesionales de Osanatur, en cuyo seno se integró la persona voluntaria de ner group. El objetivo principal de esta nueva idea consiste en crear un marco de actuación e intervención que dé una respuesta eficiente a la lacra social de la violencia doméstica y el maltrato.»

«Ideia hau beste biren jarraipen gisa sortu zen: “Landa eremua osasun iturri gisa”, 2012koa, eta “Tratu txarrak pairatu dituzten emakumeak: biktima izatetik, eragile eta protagonista izatera”, 2013koa. Bi ideia horiek Osanatur elkarteko profesionalen laguntzaz gauzatu ziren, eta ner group-eko boluntarioa profesional talde horren barruan aritu zen lanean. Ideia berri honen helburu nagusia zen jarduteko eta esku hartzeko esparru berria sortzea, gizarteko gaitz horren (etxeko indarkeria eta tratu txarrak) biktimei erantzun eraginkorra eman ahal izateko.»



Camina por la esclerosis múltiple - Ibili esklerosi anizkoitzagatik

«La idea consistía en la realización de un paseo de ida y vuelta desde “la trinchera” (plaza céntrica de la localidad de Zumarraga) hasta la ermita de la Antigua, en favor de los enfermos de esclerosis múltiple. Fue desarrollada en colaboración con ADEMGI (Asociación de Esclerosis Múltiple de Gipuzkoa (@ademgi)).»

«Ideia hau esklerosi anizkoitza duten gaixoen alde Zumarragako erdiko plazatik (trintxera) Antigua baselizaraino joan-etorriko ibilaldia egitean zetzan. ADEMGIrekin (Esklerosi Anizkoitzaren Gipuzkoako Elkartea) lankidetzan garatu genuen.»



Proyecto para dar a conocer a Lur Denok y concienciar en la alimentación ecológica - Lur Denok ezagutzera emateko eta elikadura ekologikoaren gainean kontzientziatzeko proiektua (@lurdenok)

«La idea busca el acercamiento de la sociedad y de las personas de ner group al proyecto Lur Denok, al mismo tiempo que incrementar la concienciación de lo que es la cultura de lo ecológico y de los beneficios que una alimentación ecológica nos aporta, tanto a nosotros como a nuestros hijos.»

«Ideiaren helburua da gizarteak eta ner group-eko kideek hobeto ezagutzea Lur Denok proiektua eta, era berean, kultura ekologikoaren kontzientziazioa areagotzea eta ohartaraztea zer-nolako onura dituen elikadura ekologikoak, bai guretzat, bai gure seme-alabentzat.»



Realización de la actividad deportiva Rally-sprint Goierri en favor de Stop Sanfilippo - Kirol jarduera (Rally-Sprint Goierri) Stop Sanfilippo Fundazioaren alde (@StopSanfilippo)

«Esta idea consistía en la organización del Rally-sprint Goierri a beneficio de la causa Stop Sanfilippo (www.stopsanfilippo.org), a cuya fundación se destinaron los ingresos íntegros de la prueba.»

«Ideia hau Stop Sanfilippo Fundazioaren (www.stopsanfilippo.org) alde Rally-Sprint Goierri kirol jarduera antolatzean zetzan. Proban lortutako diru guztia fundazio horrek jaso zuen.»



Apoyo en la socialización del síndrome de Sanfilippo - Sanfilippo sindromea gizartean ezagutzera ematea (@StopSanfilippo)

«La Fundación Stop Sanfilippo puso en marcha en las navidades de 2014 una campaña de sensibilización de la sociedad para que se solidarice, apoye y posibilite traer el ensayo clínico del tratamiento para el síndrome de Sanfilippo al Hospital de Cruces de Barakaldo, y participar en el logro de una cura para esta enfermedad. Esta campaña de socialización se realizó en Bizkaia y consistió en la distribución y la venta de cientos de miles de globos durante todas las vacaciones de Navidad, hasta el día 5 de enero. Estos globos se hicieron visibles en los balcones de las casas de aquellos que los compraron, como señal de apoyo y solidaridad activa con los objetivos propuestos por la Fundación síndrome de Sanfilippo. La labor de los voluntarios de ner group consistió en la cesión de un espacio donde almacenar los globos, en trasladarlos a los puntos de venta y en colaborar en venderlos.»

«2014ko Gabonetan, Stop Sanfilippo Fundazioak abian jarri zuen sentsibilizazio kanpaina bat, gizarteak elkartasuna adieraz zezan eta laguntza eman zezan Sanfilippo sindromearen tratamendurako proba klinikoa Barakaldoko Gurutzeta Ospitalera ekartzeko, gaitz hori sendatzea lortze aldera. Sozializazio kanpaina hori Bizkaian egin zuten: Gabonetan, urtarrilaren 5era arte, ehunka mila puxika banatu eta saldu zituzten. Erosleek etxeetako balkoietan zintzilikatu zituzten puxikak, ikusteko moduan, Stop Sanfilippo Fundazioaren helburuei begirako laguntza eta elkartasun aktiboa adierazteko. ner group-eko boluntarioek puxikak biltegiratzeko gune bat laga zuten, salmenta puntuetara garraiatu zituzten puxikak eta saltzen ere lagundu zuten.»



Integración laboral de personas con discapacidad intelectual en proyectos de ner group - Adimen urritasuna duten pertsonak ner group-eko proiektuetan laneratzea

«La idea propone la contratación de personas con síndrome de Down en alguno de nuestros proyectos asociados. Dos de ellos han mostrado interés y están realizando una evaluación de los puestos de trabajo.»

«Ideia honen helburua da gure proiektu atxikietakoren batean Downen sindromea duten pertsonak kontratatzea. Bi proiektu interesatuta daude, eta lanpostuak aztertzen ari dira.»



Impulsar la integración social de personas futbolistas amputados - Hanka ebakita duten futbolarien integrazio soziala sustatzea (con AEFA (@AEFAamputados))

«Esta idea consistía en organizar un partido de fútbol amistoso en Gallarta (Bizkaia) entre la Asociación de Futbolistas amputados (@AEFAamputados) y la Asociación Francesa de Futbolistas amputados. 18 voluntarios de ner group trabajaron en equipo antes, durante y después del partido para que todo transcurriera según lo previsto.»

«Ideia honen asmoa zen Gallartan (Bizkaia) lagunarteko futbol partida bat antolatzea Hanka Ebakita duten Futbolarien Elkartearen eta Hanka Ebakita duten Futbolarien Frantziako Elkartearen artean. Partidaren aurretik, partidan bertan eta ondoren ner group-eko 18 boluntariok taldean lan egin zuten, dena aurreikusita zegoen moduan garatzeko.»



Impulso del programa de formación académica y orientación laboral de personas con síndrome de Down - Downen sindromea dutenen prestakuntza akademikorako eta lan orientaziorako programa sustatzea

«Dicho programa es el vehículo para mantener los conocimientos académicos adquiridos en la etapa escolar y preparar a estas personas con síndrome de Down para una posible inserción laboral. La idea se diseñó con 3 fases, comenzando por visitas a 5 organizaciones de ner group. Su objetivo era brindar a las personas con síndrome de Down la oportunidad de que vieran por sí mismas y experimentaran cómo es el trabajo en una empresa, las diferentes áreas y equipos que existen, y las actividades que desempeña cada persona. A continuación, se elaboró un taller en la sede de la Asociación con lo aprendido en las visitas. La finalidad en este caso era que las alumnas y los alumnos fueran capaces de elaborar un trabajo con lo aprendido en las visitas. Por último, la tercera fase consistió en la presentación de una guía de buenas prácticas por parte de los alumnos del programa.»

«Programa hori baliabide egokia da pertsona horiek eskolaldian barneratu dituzten ezagutza akademikoei eusteko eta lan munduan sartzeko prestatzeko. Ideiak 3 fase zituen. Hasteko, ner group-eko 5 erakunde bisitatu zituzten. Bisita horien bidez, aukera eman nahi zitzaien Downen sindromea duten pertsona horiei bertatik bertara ikusteko nolakoa den enpresa bateko lana, zer sail eta talde dauden, eta zer egiten duen langile bakoitzak. Gero, bisitetan ikasitakoa abiapuntutzat hartuta, tailer bat egin zuten Elkartearen egoitzan. Ikasleek bisitetan ikasitakoa erabiliz lan bat egitea zen tailerraren helburua. Azkenik, hirugarren fasean, programako ikasleek jardunbide egokien eskuliburu bat aurkeztu zuten.»



Convivencia y compromiso con la diversidad funcional desde el ámbito de la salud y el deporte. Proyecto Iris: Deporte adaptado de Tecnificación hacia el alto Rendimiento - Aniztasun funtzionalarekiko konpromisoa, osasunaren eta kirolaren arloan (Iris Proiektua. Errendimendu Altuko Kirol Egokitua) (con la GKEF-FGDA y la Fundación Hegalak Zabalik Fundazioa)

«Con el objetivo de superar tal limitación, pusimos en marcha esta idea junto con la Federación Gipuzkoana de Deporte Adaptado y la Fundación Hegalak Zabalik, por la cual dos deportistas con posibilidades de participar en competiciones de alto nivel pudieron recibir el apoyo profesional necesario para su preparación integral con vistas a las Paraolimpiadas de Brasil 2016. Gracias también al apoyo facilitado por los voluntarios de ner group, ambos deportistas han podido entrenar con continuidad, sin perder entrenamientos como es habitual en estos deportistas dada su dependencia de terceras personas.»

«Egitasmo honi esker, goi mailako lehiaketetan parte hartzeko aukerak zituzten bi kirolarik prestakuntza integralerako beharrezkoa zuten laguntza profesionala jaso ahal izan dute, 2016an Brasilen izango diren Joko Paralinpikoei begira. ner group-eko boluntarioek ere eman diete laguntza bi kirolari horiei, eta horri esker, erregulartasunez entrenatzeko aukera izan dute, entrenamendurik galdu gabe. Egoera hori ohikoa izaten da kirolari horientzat, beste pertsona batzuen mende egoten direlako.»



Curso de alfabetización informática para inmigrantes - Alfabetatze informatikoko ikastaroa etorkinentzat (con la Asociación BaoBat Elkartea)

«Esta idea se dirigía a la población inmigrante que difícilmente consigue formación reglada o institucionalizada por falta de habilidades sociales para ello. El objetivo era el de favorecer el avance en su autonomía personal mediante el acceso a la información y contribuir de esta forma a ir rompiendo las barreras laborales, personales y sociales que provoca en los colectivos esta brecha digital. Con la participación de 6 voluntarios de ner group, se organizaron las dos aulas de informática en las que consistió esta idea, una para mujeres inmigrantes y otra para alumnado en general. Ambas se desarrollaron dentro del programa de formación de la asociación BaoBat de apoyo a la integración de inmigrantes, en su mayor parte procedentes de África.»

«Ideia hau gaitasun sozialen gabeziagatik prestakuntza arautua edo instituzionalizatua lortzeko zailtasunak dituzten etorkinentzat diseinatu zen. Helburua zen informazioa eskuratzeko aukera emanez haien autonomia pertsonala bultzatzea, eta modu horretan arrakala digitalak zenbait kolektibotan sortzen dituen lan barrerak, barrera pertsonalak eta barrera sozialak suntsitzen laguntzea. ner group-eko 6 boluntarioren laguntzaz, bi informatika gela antolatu ziren, bat emakume etorkinentzat eta beste bat pertsona ororentzat. Bi gela horiek BaoBat erakundearen prestakuntza programaren baitan garatu ziren. BaoBat elkarteak etorkinen integrazioaren alde lan egiten du, bati bat Afrikatik etorritako gizon-emakumeen integrazioaren alde.»



Campaña de sensibilización sobre la inmigración clandestina - Immigrazio klandestinoaren gainean sentsibilizatzeko kanpaina (con @HahatayGandiol)

«Con esta idea, consistente en charlas abiertas, se trataba de sensibilizar al público en general sobre las causas que, cada año, impulsan a cientos de jóvenes africanos a embarcarse en un peligroso viaje en las aguas del Atlántico. Solo en 2013, más de 200 personas dejaron la vida allí. Las charlas fueron impartidas por Mamadou Dia, joven senegalés que hace unos años realizó uno de estos viajes. Además, hemos colaborado en la publicación de la cuarta edición del mencionado libro de Mamadou Dia 3052. Persiguiendo un sueño (@HahatayGandiol), que ha sido prologado por Juan Jesús Anduaga, responsable del Equipo de Compromiso con la Sociedad de ner group.»

«Ideia hau hitzaldi irekiak eskaintzean zetzan, eta helburutzat zuen gizarteari ezagutzera ematea zer arrazoirengatik erabakitzen duten urtero ehunka gazte afrikarrek bidaia arriskutsu bati ekitea Atlantikoan barrena. 2013. urtean, 200 pertsona baino gehiagok galdu zuten bizia bidaia horretan. Mamadou Dia izan zen hizlaria. Gazte senegaldar horrek duela urte batzuk egin zuen horrelako bidaia bat. Halaber, 3052. Persiguiendo un sueño Mamadou Diaren liburuaren 4. argitaraldian lagundu dugu. Liburuaren hitzaurrea Juan Jesús Anduagak idatzi du, ner group-eko Gizartearekiko Konpromiso Lantaldeko arduradunak.»



Colaboración en la prevención de situaciones de exclusión social en Sestao a través del desarrollo de actividades (lúdicas, artísticas y de habilidades sociales) con niños y niñas, y del empoderamiento del medio familiar en el que viven - Sestaon gizarte bazterkeriari aurre hartzen laguntzea, haurrekin jarduerak gauzatuz (aisialdikoak, artistikoak eta gizarte gaitasunak lantzekoak) eta haien familia ingurunea ahaldunduz

«El proyecto aprobado por el Equipo de Compromiso con la Sociedad de ner group consiste en colaborar con la labor que desarrolla Hazbide, un proyecto socioeducativo plenamente insertado en el medio social de Sestao. El eje de trabajo de Hazbide son las niñas y los niños pertenecientes a familias de un nivel socioeconómico bajo o muy bajo, tanto del mismo Sestao como familias inmigrantes y familias de etnia gitana.»

«ner group-eko Gizartearekiko Konpromiso Lantaldeak onartutako proiektuaren xedea da Hazbide proiektuari bere jardunean laguntzea. Gizarte hezkuntzako proiektu bat da, guztiz barneratuta dagoena Sestaoko ingurune sozialean. Hazbide egitasmoaren lan ardatza maila sozioekonomiko baxu edo oso baxuko familietako haurrak dira, bai Sestaoko familietakoak, bai etorkinen familietakoak, bai ijitoen familietakoak.»



Dar la posibilidad de acceder a equipos informáticos libres a personas/organizaciones con pocos recursos y formar en software libre - Baliabide gutxiko pertsona/erakundeei tresna informatiko libreak erabiltzeko aukera ematea, baita software libreari buruzko prestakuntza ere (con @reciclanet)

«Esta idea tiene dos partes, una primera que consiste en promover la recogida y la reutilización de equipos informáticos que están en desuso en los proyectos asociados o por parte de personas de ner group. Los voluntarios de ner group entregan estos equipos en los locales de la ong Reciclanet, que se encarga de hacerlos reutilizables armando equipos a través del intercambio de piezas, revisión y carga de software libre (Linux). La segunda parte de la idea han sido las charlas informativas impartidas por Reciclanet a las personas de los Equipos de Sistemas de información de los proyectos asociados a ner group. La finalidad en este caso ha sido la de ampliar su conocimiento y fomentar el uso del software libre.»

«Ideia honek bi zati ditu: lehenengoa, ner group-eko proiektu atxikiek edo pertsonek dagoeneko erabiltzen ez dituzten tresna informatikoak biltzean eta berrerabiltzean datza. ner group-eko boluntarioek Reciclanet GKEaren lokaletan uzten dituzte tresna horiek, eta GKE hori arduratzen da tresna horiek berriz erabiltzeko moduan jartzeaz, funtzionatzen duten tresnak prestatuz piezak aldatuta, berrikusita eta software librea kargatuta (Linux). Ideiaren bigarren zatia Reciclanet GKEak ner group-era atxikitako proiektuetako Informazio Sistemetako Taldeei emandako informazio hitzaldiak izan dira. Hitzaldi horien xedea software librearen gaineko ezagutza areagotzea eta haren erabilera sustatzea izan da.»



Responder con rapidez a las necesidades más básicas que presentan las personas en situación de pobreza o exclusión social grave - Pobrezia eta bazterkeria egoeran dauden pertsonen oinarrizko beharrei premiaz erantzutea (con Zutani)

«El objetivo principal de esta idea es prestar atención a las necesidades más urgentes que presentan las familias y personas que se encuentran en situación de pobreza o exclusión social grave en Tolosaldea (Gipuzkoa). Para el desarrollo de la idea trabajamos en equipo con la organización sin ánimo de lucro Zutani, de Tolosa, en la que participan como voluntarios personas de diferente origen, edad, creencias y culturas. El trabajo de los voluntarios de ner group consiste en repartir los alimentos que llegan desde el Banco de alimentos y los que aportan personas de Tolosa de forma solidaria.»

«Ideia hau garatzeko, lankidetzan lan egiten dugu Tolosako Zutani irabazi asmorik gabeko erakundearekin, non boluntario gisa aritzen diren hainbat jatorri, adin, sinesmen eta kulturatako pertsonak. ner group-eko boluntarioak Elikagaien Bankutik bidaltzen dituzten nahiz Tolosako herritarrek ematen dituzten elikagaiak banatzeaz arduratzen dira.»



Limpieza del río en Azkoitia - Ibaia garbitzea Azkoitian

«La idea consistió en la limpieza de varios tramos del río Urola a su paso por la población gipuzkoana de Azkoitia, con el múltiple objetivo de mejorar el cauce, evitar la acumulación de residuos que pudieran causar inundaciones en época de lluvias y crecidas de agua, y fomentar, cara al futuro, una cultura de respeto al medio ambiente entre la población. Para ello, se dirigió una invitación especial a los niños y los jóvenes de los centros escolares de la localidad a participar en dicha jornada, en la que tomaron parte como voluntarios 25 personas de ner group.»

«Ideiaren helburua zen Azkoitian Urola ibaiaren zenbait zati garbitzea, ibaiaren ibilgua hobetzeko; hartara, ekidin egingo litzateke aldi euritsuetan ibaiak gainezka egitea eragin dezaketen hondakinak pilatzea, eta herritarren artean ingurumena errespetatzeko joera sustatuko litzateke, etorkizunari begira. Azken arrazoi hori tarteko, herriko ikastetxeetako haur eta gazteek jardunaldi horretan parte hartzeko gonbidapena jaso zuten. Ekintza horretan, ner group-eko 25 boluntario aritu ziren.»



Proyecto de Energía Renovable GoiEner - Energia berriztagarrien GoiEner proiektua (@Goiener)

«Este proyecto está alineado con el Desarrollo Humano Justo y Sostenible que persigue ner group, por lo que hemos firmado un convenio de colaboración entre ambas organizaciones. Las personas voluntarias de ner group en esta idea se responsabilizan de la labor de concienciación y sensibilización en los proyectos asociados.»

«Proiektu hori bat dator ner group-ek jomugatzat duen Giza Garapen Justu eta Jasangarriarekin; hortaz, lankidetza hitzarmen bat sinatu dugu bi erakundeen artean. Ideia honetan boluntario gisa aritzen diren ner group-eko pertsonek proiektu atxikietan kontzientziazio eta sentsibilizazio lana egiten dute.»



Proyecto de cultivo acuícola y acuapónico sostenible ner Breen - Laborantza urtar eta akuaponia bidezko laborantza jasangarriko ner breen proiektua

«En 2012 decidimos apoyar la prueba piloto de Breen, un emprendimiento que combina la producción de peces y vegetales al mismo tiempo. Este proyecto nace como respuesta posible a la escasez de recursos marinos existentes en la actualidad y a la previsión de su agravamiento en el futuro próximo. La idea, continuación de la aprobada en 2012, consiste en apoyar con personas voluntarias de ner group los trabajos de gestión necesarios para que la prueba piloto que se está desarrollando tenga éxito. El propósito común es que acabe convirtiéndose en un proyecto socioempresarial creado entre ner group y Breen, con un claro impacto positivo en los siguientes campos de actuación: educación, medio ambiente y Desarrollo Humano Sostenible.»

«2012an, Breen proba pilotua babestea erabaki genuen, arrainen eta landareen aldibereko ekoizpena nahasten dituen ekintzailetza proiektua. Gaur egun, itsas baliabide gutxi daude, eta gabezia hori areagotu egingo dela aurreikus daiteke. Arazo hori abiapuntutzat hartuta sortu zen Breen proiektua. Ideia hau 2012an onartutakoaren jarraipena da, eta ner group-eko boluntarioen bidez garatzen ari diren proba pilotuak arrakasta izan dezan beharrezkoak diren kudeaketa lanetan laguntzean datza. Baterako helburua da ner group eta Breen elkarteen artean sortutako gizarte nahiz enpresa arloko proiektu bilakatzea. Proiektu horrek eragin oso positiboa izango du eremu hauetan: hezkuntza, ingurumena eta giza garapen jasangarria.»












No hay comentarios:

Publicar un comentario