miércoles, 5 de octubre de 2016

Aurkezpena 1/10

Erronka berriekiko erakarpenak eta hauek gauzateko arriskurako gaitasunak osatzen dituzte Koldo Saratxagaren sentimenduak bere ibilbide guztian zehar. Irizarren ardura nagusia hartu zuenean aurkitu ditzazkegu. Horixe izango da, hain zuzen, orrialde hauek hartzen dituzten bi hamarkaden abiapuntua.

Erronka batek arrakastarako nahiz porroterako aukera ematen du, hasteko. Bietako zein aukeratu? Porroterako beldurra?... Edo, arrakastarako nahia?

Baikortasunak, jarrera ausartak, eta are gehiago, ausardiak erronken gauzatze postiboa ahalbideratzen dute.

Norabide honetan, gelditu gabe eman ahal zaie bide aukera berriei, aldaketak eragin eta, azken batean, egunerokotasuna etengabeko erronka bilakatu. Horrek, emaitza positiboak lagunduta, zurruntasuna, paralisia, koldarkeria, lasai egokitzea edo aurrerapenak galtzea saihestuko du.

Zergatik hartzen dira estimuan erronkak, arriskurako edo porrot egiteko aukerak ematen dituela jakiten denean? Erantzuna, gustatzeaz, izaeraz edo erreztasunak eman ditzazketen berezko bertuteez haraindi, ideia batzuetan edo pentsatzeko modu batean aurkitzen da.

Etorkizuna, erakunde baten bizitzaren gakoa bada, lortu daitekeen ezagutzarik handiena etortzear dagoen garai horren ingurukoa izango da; hori «aurkitzea», edozein zientzia, teknika edo teknologia menperatzea baino garrantzitsuagoa izango da, hauek orainaren, jada ezagutzen dugun honen zerbitzura dauden tresnak baitira. Era honetan, arriskua ezagutzarako bide bihurtzen da, arrakastaren bidean gozatzeko bide bat.

Pentsamendu hau bera, erakunde bati dagokionean ere aplika daiteke.

«Erakunde» hitzak «pertsonak» esan nahi du, berau osatzen duten pertsona guztiak, alegia. Etorkizun-sena eduki eta garatu ahal dutenak pertsonak dira. Ikuspegi hori partekatua bada, erakundearen etorkizun-sena izango da. Nolakoa da etorkizun-sena? «Pentsatu»k «planifikatu» hitza ordezkatzen du; eta ondorioz «pentsamendu estrategikoak» izendapenak «plangintza estrategikoa» ordezkatuko du, eta horrela erakunde guztiak, pertsona guztiek hartuko dute parte etorkizun-sen horretan: bakoitzak berea bezala sentituz, eta era berean, talde osoarena ere badela onartuz.

Hau bada «nola», «zergatik» ere galdetu genezake, eta erantzuna askatasuna da: beharragatik eta pertsonen askatasun eskubideagatik; beraiek baitira erakudea bera.

Orain, erronkak eta arriskuak, eta etorkizun-senaren pentsamendu kontsekuentek «erabakiak hartzea» esan nahi du. Erabakitzeak, aukeratzeak, arrisku bat suposatzen du kasu guztietan; horregatik egoki da bata bestearen baliokide direla onartzea.

Etorkizun-sena duten erakundeetan eta pertsonengan, erabakiak hartzeko motibazioa eta egon daitezkeen arriskuak onartzea arrakastarako desioaren seinale dira, eta hau da etorkizuna.

Horrela sortzen da arriskuak nor bere gain hartzeko modurik egokiena.

Erakundearekin partekatuko den eta aurrera begira gauzatzeko modukoa den etorkizun-sena, erabakiak hartzeko orduan pertsona guztien parte hartzea bultzatuta zehaztuko da. Era berean, hau talde-lanari esker ere lortzen da, baina ez edozein talde, disziplina anitzeko eta autogestionatutako taldeak behar dute izan. Hau da, erakundean eragiteko gaitasuna duten taldeak izango dira, eta ez aldez aurretik erabakitako lan-guneak.

Autogestionatutako disziplina anitzeko taldeek, proiektuaren orainaldian eta geroan pertsonak inplikatzea ahalbideratzen dute.

Autogestionatutako taldeetan antolatutako erakunde batean aukerak emateak, berau osatzen duten pertsonengan konfiantza izatea suposatzen du, baita dituzten aukera eta gaitasunei dagokienean ere. Hau, batez ere, gaztaroan proposatzen da.

Premiazkoa dena albo batera utzi eta benetan garrantzitsua den horretan pentsatu behar dugu; luzera begira, talde-lanaren arrakastarik handiena da. Etorkizun-sena, erabakiak hartzeko eragile egoki bihurtu dela esan nahi du horrek.

Erabakiak hartzeko arriskua errealitatean oinarritzen denean, eta ez aukeretan, «errealitatea» kontzeptua ez da zenbatu daitekeen horretara soilik mugatzen. Errelitateak ere badira sentimenduak eta emozioak sortzen dituztenak, zifretan azaldu ezin daitezkeenak.

Azken batean, erabakiak hartzea ez da «sinistu sortzeko» leloa besterik. Erakunde bateko pertsonek erabaki garrantzitsuak eta premiazkoak guztien artean zehaztea Koldo Saratxagaren antolaketa- pentsamenduak sortutako aldaketaren gakoa da.

Modu honetan, arriskua erabakiak hartzerako orduan dago, eta ez partekatua izaterakoan; alderantziz, sinismenak, etorkizun-sena, erronkak eta bere arriskuak partekatzea, erakundearentzako armonia eta oparotasun iturri dira. Beste zenbait arrazoiren artean, ez delako botere lehiarekin bateragarria, beste zenbait eragin negatiboren artean, proiektuaren energiak xahutzeagatik ezaguna.

Azken finean, erakundea etorkizunean kokatuko da, egongo diren beharrei aurrea hartuz. Baina hau ez dela asmakerian, edo ezagutza teorikoan eta tresnetan oinarritzen dio Koldok.


Koldo Saratxagaren sentimenduak, pentsamenduak eta errealitateak, 1. kap.












No hay comentarios:

Publicar un comentario