domingo, 20 de noviembre de 2016

Aurkezpena 5/10



Sentimendu, pentsamendu eta erralitate hauen eskutik erantzun berritzaileak aurkitzen dizkiegu ehunka urteko erronkei. Etapa guztiz berriak ibili ditugu, orain arteko enpresagintzaren mundu zaharkituaren testuinguruan.

Kultura berri bat da, porrota arriskutik baino, erronkei aurre egiteko dugun eratik datorrela kontutan hartzera garamana. Erantzun oker batekin ez dugu nahi dugun errealitatea aurkituko. Zergatik ez aurrea hartu? Gure bideko une honetan pertsonengan eta proiektu amankomun batean sinesten dugu, nahi duguna aukeratzen dugu, nola nahi dugun eta zein emaitzarekin. Hori da Koldo Saratxagak proposatzen dituena bai pertsonei eta baita erakundeei ere.

«Zerbait lortu ahal izatera iritsi nahi dut» eta «etorkizunerako zerbait berezia» izatea nahi dut... Amets bat dirudi, baina orain, ametsak egiten ari garen bide honen zati dira, galera eta irabazien kontua bezala, begi bistan dauden elementuekin batera. Nola hasi?


* * *


Nahi den etorkizunaren hazia errealitate ezberdin eta ezberdintzaile bat nahi izatean dago.

Sentimenduekin ezagutzen hasten den beste errealitate bat da, pertsonengan konfiantza edukita, erakundearen bizitza partekatu eta banatzera daramana, parte-hartzaileago egitera. Pertsonengan sinesteak norberak izan ditzakeen eta bakarra egiten duten ezberdintasunak onartu eta kontutan hartzea dakar. Jarrera positibo eta baikorra pertsonen errealitareakin harremanean lantzen da, bai bere izateko erarekin, bere gauza on eta ez hain onekin, eta baita bere bizitzako esparru ezberdinetan, famialian, gizartean, etab.

Trukean, pertsonen inplikazioa euren parte hartzea eta ilusioa nahi dira.

Ilusioa norabide bikoitzeko bide bat da, hau da, liderretik edo ardura nagusia duen horretatik proiektuko kide diren pertsonengana doan bide bat ere egon behar da:

Proiektuaren arrakastan parte hartu ahal izateak ilusioa piztea eta sentimendu gehiago izatea errazten du, askatasuna eta harrotasuna, adibidez. Guztiak landuak izateko jaiotzen dira, etorkizunean parte hatzeko aukerak izan ditzaketela egiaztatzen denean. Beste modu batera esanda, liderrak edo ardura nagusia duenak onartutako aldaketarekiko konpromisoa mantenduko duela eta berarekiko koherentea izango dela sinesten denean, liderrak erakunde parte-hartzaile bat sortzeko ardura nagusia hartzen duenean.

Pertsonak dagoen baliotsuena direla eta beraietan oinarritzea beharrezkoa dela sentitzean, liderrak proiektuko protagonistak izateko bidean euren askatasuna errazten du. Askatasun honek era berean, pertsonen sormena garatzea ahalbidetzen du; guztiek, maila ezberdinetan dugun gaitasuna.

Laburbilduz, errealitate ezberdin bat nahi izateak pertsonengan konfiantza izatea suposatzen du. Sentimendu hauek beste batzuk sortzea dakar, bai liderrarengan eta baita lehengo errealitatea osatzen zuten, eta orain berriaren parte diren, pertsonengan ere: ilusioz, protagonista askeak, proiektuan parte hartu ahal izateko eta bere parte sentitzeko, euren sormena garatzeko gai. Errealitate berri bat da, bizitza emozionalarekin.


* * *


«Etorkizunerako zerbait berezia lortzera iristea» orain arte ibili dugun sentimenduen, pentsamenduen eta erralitatearen bidearen arabera, ideietatik sortzen da, helburu kualitaboetatik, eta ez hainbete betiko enpresek jarraitzen dituzten helburu kuantitaboetatik:

Pertsonengan benetan sinetsi eta kontutan hartzen direlako sortu da proiektu amankomunarekin ilusioa pizteko beharra eta nahia, hau arrakastarako bermea delako eta falta bada etorkizunik ez dagoela konbentzituta.

Ilusioak parte hartzea bultzatzen du, eta hori da arrakastari begira proiektuaren beharrak asetzeko jarraitu beharreko bidea. Horrela da, esparru parteharzaile batean pertsona guztien gaitasunak garatzeko espazio bat aurkitzen dutelako.

Proiektu parte-hartzaile bat partaide guztien esperientzia eta ezagutza bere zerbitzura dagoena da. Pertsonak pertsona gisa bereizten dituen eta produzkio indar eta eskulana baino gehiago egiten dituen gaitasunetan oinarritzen da. Lana definitzerako orduan, irizpide kualitatiboak gailentzen zaizkie kuantitatiboei eta gidari bilakatzen dira.

Askatasunari buruzko ideiak parte hartzearen oinarrian daude, aukerak sortzeko zimendua direlako eta horiek gabe, pertsonek proiektua onartzea ezinezkoa izango litzatekeelako.

Askatasunaren bideak formakuntza osatu eta errealitatean fruituak emateko ere balio du. Ikaskuntzan eta giza egintza guztietan bezala akatsak izango dira; hala ere, parte hartzeko eta aukerak eskaintzeko inguru batek, hauek ezagutza iturri bezala aprobetxatzeko aukera ematen du, eta ondorioz, errepikatu ez daitezen ohartarazi.

Parte hartzearen askatasunean heltzen, hazten eta eboluzionatzen dute pertsonek, erakunde baten kide aktibo izatearen konpromisoa barneratzen dute.

Pertsonen parte hartzea eta euren berrikuntzaren, ilusioaren, ezagutzaren, etab.en fruituak jasotzeak ideia berriak izatea dakar, baina baita lehenagokoak atzean uztea ere; eta oztopo bezala ezagutu eta gogoraratzea, behar den kasuetan saihestu ahal izateko.

Betiko enpresak bere bizitza eta errealitatea gidatzeko dituen prozesu eta prozedurak ez datoz bat sormenarekin ikuspuntu honetatik begiratuta, egunerokotasunean ez baitago berrikuntzarako tarterik.

Pentsatzeko modu berri honetan, enpresa-bizitza bere osotasunean partekatzen da, ezer bazterrean utzi Gabe.


* * *


Eta zer esan nahi du elkarbanatzeak? Zer eragin du, esparru guztietan boterean oinarrituta dagoen gaur egungo enpresagintzaren errealitatean?

Enpresa-proiektu bateko, enpresa bateko liderra da aldaketa hau errazteko giltza duena, eragin, gidatu eta finkatu dezakeena:

Errealitatean non dago parte hartzeko ilusioa eragiten duen oinarria? Zein eragingarri eskaintzen dizkio proiektuak, eta erakundeak berak, pertsona heldu bati bere lanpostuan ilusioa izateko? Honi dagokion aukeren munduak eta Koldok Irizar deskribatzeko duen moduak izan dezakete antzik, liderraren paper nagusian eta proiektuaren oraina eta etorkizuna osatzeko partaide kualitatiboetan oinarritzen da:

Aurretik aipatutako guztiak enpresak errentagarria izateko duen beharrari balio erantsi bat gehitzen dio. Balio erantsia balio gehiago da; hortaz, lehen sentimendutik eta pentsamendutik bezala, orain errealitatean, zergatik da horren garrantzitsua sormena, eta azken batean hori posible egiten duen parte hartzea?

Parte hartzeak harreman eredu bat sortzen du eta filosofia berri bat lana egiterako orduan. Eskulan izatetik, pertsonek enpresari eta gizarteari ematen dioten balioa ezagutzean datza aldaketak.

Hau, praktikan ilusioa eta pertsonen gaitasuna aintzat hartzen direlako gauzatzen da.

Salto kualitatibo honekin erakundea prozesu eta prozeduretatik askatzen da, baita pertsona guztien gaitasunetara sarbidea eragozten dion bestelako kudeaketa herramintekiko dependentziatik ere.

Azken finean, parte hartzea sentimendu eta pentsamendu izatetik errealitate izatera pasatzen da, erakundeko arduradun nagusiak, hau praktikan jartzeko erabakia hartzen dutenean, eta horretarako behar bezain beste botere uzten dute beste batzuen gain.

Horrela gehitzen zaio salto kuantitatibo bat kualitatiboa den errealitate honi, proiektua errealitatean kokatzen duten lorpenekin batera. Hasiera batean aldaketa eragiteko beharrezkoa izan zen liderraren sinesgarritasuna proiektu guztira zabaltzen da, bere sinesgarritasun propioa partaideentzako eta kanpora begira finkatzen delarik.

Osagai kuantitatibo honen patua, pertsona guztien parte hartzearekin adostua, parte-hartzailea ere bada. Uztaren banaketa da.



Sentimientos, pensamientos y realidades de Koldo Saratxaga, cap. 5.


* Notas – Oharrak











No hay comentarios:

Publicar un comentario