domingo, 20 de noviembre de 2016

Aurkezpena 6/10



Aurreko orrialdeetan egindako bideak gure ibilbidean kokatu gaitu, ohikoak ez diren premisekin, berehalako uzta nahi izateari utzi dion gure izatetik bertatik hasita. Orain, gure zerumuga zabaldu egin da, haratago ikusten dugu, etorkizunari begiratzen diogu, epe luzera.

Zer dago etorkizuna eta gero? Oso erraza, etorkizunaren atzetik, etorkizun gehiago dago. Helburu dugun garai hau zehazten duen ezaugarrietako bat, honela laburbiltzen da: «Ez dago etorkizuna kontrolatuko duenik.» [203]*


* * *


Aurretik jakitea ezinezkoak diren erronka hauen aukerak sentimendu positiboak iradoki ditzakete, erronka hauei aurre egitea ahalbideratuko luketen pertsonen gaitasunak balioan jartzen utziko lukete.

Eta arrakasta lortzeko jarrera egokiena, helburuak izateaz gainera, ezezaguna den horren eta berria den horren aurrean erosotasun sentsazio bat edukitzea ere bada. Guzti hori beldurretik, ezinegonetik, gaitzespenetik edo suntsitzailea izan daitekeen beste edozein sentimenduetatik urrun egin behar da.

«Merkatuak», bezeroak erronken esparru nagusia dira enpresa munduan, non jarrera eta emozioak ere erabakiorrak diren arrakasta lortzerako orduan, horien artean daude helmugara iristeko iraunkortasuna onartzen dutenak.

Etorkizuneko uztak hartu nahi ditugu kontutan, eta unea iristen denean erlatibizatuko ditugu momentukoak horien arabera, txarrak edo desegokiak direnak barne. Emaitza baino gehiago, egin den ibilbideak inporta du eta nola egin den ere bai. Horrela egin dezakegu kuantitatiboa bigarren plano batera pasa delako, lehendabizikoa alde kualitatiboak betetzen duen bitartean.

Azken batean, ereitea dela gakoa barneratu dugu, horren araberakoa izango baita jasoko dugun uzta. Ezinezkoa da uzta jasotzea aurretik ezer erein ez badugu, erabaili ditugun haziak erein gabe, ez dugu fruitu ezberdinik jasoko ere.

Horregatik, ez dira lana eta ahalegina bakarrik uzta batean erabakiorrena.


* * *


Sentimentuetan lehentasun hauek uste eta pentsamenduekin bat datoz, sentitzteko moduarekin bezain errazak nahiz koherenteak.

Etorkizuna izatea, arrakasta alegia, haztea da, edozein delarik ere hasten den bidea, jardunaren sektorea, leku geografikoa edo abiapuntu ekonomikoa. «Haztea agindu bat da», ziurtatzen du Koldo Saratxagak, kontestu honetan haztea ez dela uzta bat jasotzea bezala zehaztuz.

Garbi dago, zain dauden emaitzak bilatzera garamatzaten ekintzen ildoan kokatzen direla. Naturak, zoriak, egoerek, etab.-ek ere parte hartzen duten ildoa da, gure eragiteko gaitasuna oso mugatua edo baliogabea den eragile multzo bati lotua.

Mundu mental berri hau, antolatzailea nahiz pertsonala, eraintzarako beharrezkoak diren ezagutza berriez jabetzeari esker garatuz doa, etorkizuneko ikuspegiarekin gertatzen den bezala.

Pentsamenduak ere lantzen dira, eta hala gertatzen da iraunkortasuna arrazoitzeko erantzunak bilatzen direnean eta hori onartzen dugunean: garrantzia ematen diogun hori, nahikoa al da nahi dugun etorkizun horretaz gozatzeko?

Pentsatzeko modu honen muinean daude pertsonak: erakundearenak, bezeroak, hornitzaileak, bezeroak direnak eta izan daitezkeenak, etab. Ereiteari ematen diogun lekuak gure sentsibilitatearekin zerikusia du, baina jasoko dugun uzta gure ideiekin estuki lotuta dago.

Zer ideiaz ari gara?

Nolaren gainean ideia argiak, kualitatiboak (ikusi 2. kapitulua) eta guzti horien artean, pertsonak erakundearen arima direla ideia nagusi bezala.

«Denbora asko baliatu behar da elkarbizitzeko eta elkarren arteko errespetuaren balioa irakasteko. Batzen gaituena banatzen gaituena baino gehiago dela ulertarazten saiatzea etengabe, ilusioak, energiak norabide berean batzeak beti emaitza hobeak emango ditu eta etorkizuna gehiago ziurtatuko du.

Jakitearekin batera, sentitzeak motibatu dituen balioekin harremana duten ideiak dira, pertsonak erakundea «direla» onartzea, alegia. Hauek berritzen badute, enpresa berritzailea izango da; parte hartzen badute, partehartzailea izango da.

Eta zentzu honetan, amestutako erakundearen bila jarraitu genezake; beti, etorkizuna ezagutzea ezinezkoa dela onartuz, hau da, gure ahaleginen zehaztasunen emaitza ezezaguna dela barneratuz.


* * *


Errealitatean gaudenean, egunerokoan, sentimendu eta pentsamendu hauek gainean eramaten ditugunean, aurkituko duguna aukerak izango dira, bai erakundearen barruan, eta baita kanpoan ere.

Horrela, kontrolatu ezin daitekeen eta ezezaguna den etorkizuna norabide berrietara sarbide izan daiteke proiektu baten ibilbidean. Hau, erakundeak iragarri ezin daitekeena onartzeko indarra duenean gertatzen da. Era berean, indar honek talde-lanarekin zerikusia du, baita askatasunean eta konfiantzaz egiten diten lan harremanekin ere.

Jarrera aktiboak, arrakastarako gogoak eta baikorrak bultzatutako egoera bat da, ezagutzan hazi eta sormena praktikan jartzeko errealitateak sortzen dituena.

Errealiatea ez da ba, guztia zehazten duen diseinu eta plangintza baten emaitza, edo garapen guztia nola kontrolatuko den definitzen duena. Aitzitik, ziurgabetasuna errealitateari gehitzea beharrezkoa da. Horrela pentsatzeko arrazoi sendoak daude, tartean errealitatearen beraren eta inguruko ezagutza jasotzea eta sormena lantzea, zeina errealitate honetara egokitzeko eta proiektu bat gauzatzeko beharrezkoa izango den. Guzti honek ziurgabetasunaren erabilera positiboa suposatzen du, beldurrarekin alderatzea erabat saihestuz.

Egikaritzak ez dira etorkizunak egokitu nahi digun paperari aurre egitean amaitzen, baizik eta, proiektuaren geroan parte hartzea eta protagonismoa onartzera bideratzen dute, bestalde. Errealitatearen beste ikuspegi honi eta etorkizun-senari esker orainaldian hasten da geroarekin elkar eragiten, ukitu daitezkeen eta ukitu ezin daitezkeen alderdietan.

Ukitu daitezkeen baliabideen artean, ondasunaz gainera, denbora da garrantzitsuenetako bat. Etorkizuna begiratzean, hau ulertu eta erabiltzeko modua ere aldatu egiten da.

Ukitu daitekeen horretatik salto kualitatibo berri bat ematen da, sormenera, ikaskuntzara eta ezagutzara, ukitu ezin daitekeen horretara eramango gaituena. Lurra ereitean bezala, pazientzia, naturarekiko errespetua beharrezko da. Hau da, pertsonei denbora eta askatasun guneak ematea beharrezkoa da, etorkizunerako bidea eraikitzeko uste osoarekin.

Bere kabuz aurrera egiteko gai izango den proiektu bat sortzen da horrela, merkatuekiko erabateko menpekotasunik gabe eta erakunde bat osatzen duten gainerako baldintzetatik urrun. Egunero, bere sentimenduek, ideiek eta errealitateek proiektu bati ematen dioten gaitasun bat da.



Koldo Saratxagaren sentimenduak, pentsamenduak eta errealitateak, 6. kap.


* Notas – Oharrak











No hay comentarios:

Publicar un comentario