viernes, 25 de noviembre de 2016

Aurkezpena 7/10



Proiektu bat aurrera eramaterako orduan mota guztietako gertakariak eta egoerak sortu daitezke, bai arazoak edo zailtasunak, eta baita arrakastak ere. Batzuek zein besteek, aukera bat eskaintzen dute, hala ikusten jakiten bada, behintzat.


* * *


Inkonformismoa da, une bakoitzean, aurrera egiteko, aukera bat ikusteko begiak irekiko dizkiguna. Izan une txarretan edo ez hain txarretan. Edo arrakastak ereiten ari garenean.

Porroterako edo arraskastarako ez du edozein erantzunek balio. Sintomei irtenbideak aurkituz edo eragin sendagarriak lortuagatik ere, egoera txar bat berbideratzea ez da nahikoa, arrakastak modu pasiboan onartzea nahikoa ez den bezala.

Bultzada arrakastari erantzuteko «erabateko saltoak» eman nahi izateak dakar, eta «arazoen muinera iritsi» nahi izateak.

Bizipen bakoitzaren parte aktibo sentitzera bideratzen duen inkonformismo bat da, parte aktiboa eta gainera erabakiorra, errealitatea goitik behera aldatzeko gaitasuna duena. Arazoak ezagutzera ematen dituen iraganeko errealitateei irtenbideak eman beharrean, bizitza berria sortzeko gaitasuna duena, arrakasta bat antzik ere ez duten beste arrakasta batzuekin gainditzeko motibazioa duena.

Zaitasunen eta arrakasten aurrean, inkonformismoak duen garrantzia azaltzerako orduan dagoen hitzezko kointzidentziaz gainera —«erradikala», «erroa»—, beste bat ere agertzen da, hau ere indar inkonformistak jarraitzen duen bidea azaltzerako orduan nabarmentzekoa: berriro asmatzeko gogoa, lorpenak eta arazoak berdin motibatzen dituena. Irizarren eraldaketaren adibidean irakurri ahal izan dugu: «konformatu beharrean, erabateko saltoak eman genituen, bai kualtitatiboak eta baita kuantitatiboak ere. Berriro asmatu genuen.» «Beharrezkoa da enpresa etengabe asmatzea.» [235]*

Inkonformismoak fruitu hauek sentimendu gehiagoren forman sortzen ditu, euren kabuz, borondatez eta gogoz, proiektu baten aurrerabidean eragiten dute, bere errealitateak eraikitzen laguntzen dute. Era berean, hazi berriek ideia berriak sortu ditzaten ongarritutako lur bat da.


* * *


Sentimenduek bizipenak esperimentatzeko modua aldatzea eta berri batzuk aurkitzea ahalbidetzen badute, ideiak, inkonformismoaren bueltan dabiltzan pentsamenduak ere trasformatzaileak dira. Etorkizunaren bidean aurrerapena fokatzen dute, etorkizunean izatea ahalbidetzen dute, proiektu eta pertsona askoren ametsetan bezala.

Berriro asmatzeak errealitate guztia hartzen du aintzat, bere osotasunean eta baita garapenean ere.

Orri zuriaren ideiak dinamismoa ematen dio erakundearen martxari, paralisia edo akatsak eta zailtasunak etengabe errepikatzea eragozten duen erreakzio egoki baterako gaitasuna:

Hemendik hasi eta aurreratzean dena da posible, benetako berrikuntzara bidea irekitzen da.

Etorkizunari buruzko ikuspuntu honek pentsamenduaren sormena gidatzen du.

Eta iraganari dagokionez, onartu beharreko bi helburu nagusienak ondokoak dira: batetik, atzean gelditu den horrek etorkizunari dagokion lidergoaren gidaritza hartu dezala eragoztea, eta bestetik, eragozpena ez bilakatzeko ahalegina egitea.

Berriro asmatzearen ideiak, Koldo Saratxaren ibilbidean, reingeniaritzaren garapenean (Business Process Reengineering, BPR) aurkitu zuen baliabide garrantzitsuena, baina baliabide, azken batean. Ezin zitekeen beste modura batera izan, bere burua antiprozesutzat, antiprozeduratzat eta antibaliabidetzat duen norbaitentzat:

Irizarren izen ona handituz zihoan garaia zen, kapitulu honen hasieran irakurri dugun bezala, behin, 1991ko une larria gaindituta. Ikusmolde pertsonal honetaz gainera, Ormaiztegiko kooperatiban reingeniaritzak egikaritu zuen horretan, bertsio pertsonal gisa aztertu diren zenbait ezaugarri ere egon ziren, gerentzia mota honen sortzaileek ezarritakoaren gainean desadostasun asko agertu zutelarik.

Gaur egun, reingeniaritzaren bertsio pertsonal hau freskoa eta hurbilekoa gertatzen da. «Berriro asmatu» hitzetan egoki izendatuta eta laburbilduta, proiektu eta erakundeetarako oinarri gisa balio digu.


* * *


Errealitatearen esparruan, berriro asmatzea pertsona guztiekin egiten da. Horretarako, erakundeak taldetan banatuta egiten du lan, pertsonek pentsamenduak partekatzen dituztelarik bertan. Bi gauzatze hauek —arrakastara bultzada, aurrera egiteko gogoa eta nahia, arazoen balorazio positiboa— lan egiteko modu honi zentzua ematen diote beren kabuz.

Gaur egun gailentzen den kultura oinarrituta, erakunde guzti bat berriro asmatzeak bezeroarengana zuzentzea suposatzen du, lehendabiziko planora pasako da sistema hierarkikoa eta botere-eskala ordezkatuz. Horrela ikusi dezakegu argia, sortzen hasia den antolaketa berriaren errealitatean, eta hala izaten jarraitzen du gaurdaino, K2K emocionandoko Koldo Saratxagaren taldeak ondokoa esaten duenean —Oscar Garciaren Jabegoak boterea utzi nahi ez duenean liburuaren bitartez—:

«Bezeroarenganako orientazioa gure ereduaren ezaugarri nagusietako bat den aldetik, egin behar ziren berritasunen lehentasuna argi zegoen. Zerbitzu tasatik hasi behar ginen.» [252]*

Hau aurrera eramateko, boterearen figura baztertzen du aldaketa honek eta beren ardurak gauzatzen dituzten pertsonen energia hartzen du bere gain. Helburuak, emaitzak eta ondorioak aldaketa sakon bat suposatzen dute.

Bizi duten horientzako aldaketa handia bezain atsegina da, errespetuz eta bere gaintasunetan antzematen direnak. Erakundeko pertsona guztiak dira, guztiek eman baitezakete zerbait proiektuak aurrera egin dezan.

Aurrera egin eta eboluzionatzeko gogoan —bi zentzutan asebetzea eta beharrari ematen dion erantzuna— ez da ematen aldaketarik, mugimendurik, desiorik edo horretarako ezinegonik ez badago. Koldok aipatzen eta bere haserrea agertzen duen egoera bat da —komunikabideek titularretan jarrita ohiartzun handiagoa ematen diotelarik [255]*—.

Honekin bat eginda lan egiten dute Koldo Saratxagak eta K2K emocionandoko bere taldeak, erakunde baten aldaketa gauzatzea onartzen dutenean. Batez ere, enpresa munduan ematen da aldaketa, beti gizartearen parte bezala, eta heziketa dinamizatzean arreta berezia jarrita.

Horren adibide garbia dira erakundeek NERarekin aldaketa bat hasteko erabakia hartzen dutenean, onartzen dituzten ildo praktikoak. Ikusi Icaza Oficinas Integralesen adibidea, horrela zioen bere web orrian 2009ko urtarrilean:

«Bikaintasuna bilatzeko gure bidean, K2K emocionandorekin lankidetza hitzarmena sinatu dugu, ICAZA proiektuan kultura aldaketa bat ezartzeko.

»Pertsonengan oinarritutako sistema bat, bezeroarengana zuzenduta dagoena eta gizarteari laguntzen diona.

»Etika, gardentasuna, komunikazioa, banaketa, berrikuntza, harrotasuna: gure balioak.» [257]*

Bi urte beranduago, 2011ko urtarrilean, Icazak Eusko Jaurlaritzaren zilarrezko «Q» ziurtagiria jaso zuen. Izendapenaren banaketa ekitaldian, proiektuaren koordinatzaileak, Jose Angel Icazak, horrela laburbildu zuen Icazaren hurbileko errealitatea:

«Pertsonen kudeaketari dagokion puntuan jaso dugu balorazio handiena. Hau, azken bi urteetan harremanetarako estilo berri batera eraman gaituen aldaketa kulturala gauzatzeko egindako lan gogorraren emaitza da.

»Zilarreko Q hau, merezita daukagun (barkatu apaltasun falta) aitortza da. ICAZAko pertsonek merezi dugu, gure bezeroek, gure hornitzaileek, gure kolaboratzaileek eta ibilbide luze honetan gurekin batera lan egin duten guztiek. Guztiei helarazi nahi diegu gure esker ona eta Q honen zatitxo bat hor daukagula esan. Eta hau, ez da hemen bukatzen.» [258]*

Koldo Saratxagaren sentimenduak, pentsamenduak eta errealitateak, 7. kap.


* Notas – Oharrak











No hay comentarios:

Publicar un comentario