domingo, 20 de noviembre de 2016

Erakundearen aldaketaren esperientzia eta NER erakunde batean ibilbide berri bat: LANCOR



Jardueran sektorearen barruan oso ezaguna den gorapenerako motor elektrikoen baitan, enpresa erakunde ezberdin bat dago: Lancor 2000, S.L., pertsonengan, Harremanetarako Estilo Berri batean (NER) oinarrituta. Bere sektoreko gainontzeko enpresek bezala, enpresa xedeak lortzeko egiten du lan, helburu berriak sortuz, baina gaur egun gailentzen den eredutik aldenduta egiten du: pertsonengan oinarritutako proiektu bati esker.

Bere esperientzia lehenengo pertsonan azaltzen dute protagonistek beraiek, gbe-ner Elkartearen hurbilean argitalpenaren ale baten.


«LANCOR 2000, S.L.

»“Harremanetarako Estilo Berriari (NER) esker sekretismo, barne-lehia eta bulego asko zituen erakunde bat atzean utzi eta enpresa ireki eta garden bat izatera pasa ginen.”

»LANCOR 2000, S.L., Elorriaga Industrial Electrica, S.A. (1943)ren jarraipena da, igogailuentzako motor elektrikoak egiten dituen enpresa espezializatu bat da, egun 80 pertsonako lan-taldea du eta ner group-en beste erakunde batzuetan birkokatutako zazpi gehiago.

»90. hamarkadako krisiaren eraginez, Elorriagako langileak enpresaren kargu egiteko erabakia hartu zuten, eta euren etorkizunaren aldeko apustua egin zuten, LANCOR 2000 sortuz. Geroago, 2005ean administrazio kontseiluak Koldo Saratxagarekin harremanetan jartzea erabakiko du honek IRIZAR utzi eta gero, LANCORi bere kudeaketan lagundu diezaion aukera aztertu dezan. Horrela, 2005 urtearen amaieran LANCORek Harremanetarako Estilo Berria (NER) hasiko du GHZ eta K2Kren laguntzarekin eta LANCOReko pertsonen %97aren babesarekin.

»Harremanetarako Estilo Berriari (NER) esker sekretismo, barne-lehia eta bulego asko zituen erakunde bat atzean utzi eta enpresa ireki eta garden bat izatera pasa zen. ELCetan lan egiten zuten pertsonak gidaitza taldeetara pasa ziren (egun, bi pertsonen salbuespenarekin, GT osatzen duten gainontzeko guztiek ekoizpen-lerroetan lan egin dute). Gaur egun, LANCOR igogailuen sektorerako motor elektrikoetan espezializatuta badago ere (iman iraunkorren sikronoetan batez ere), eta bezeroen artean sektoreko multinazional nagusiak Schindler, Orona, Yaskawa edo Otis, batzuk aipatzearren, baditu ere, erakundea minieoliko, itsasoko edo automobilgintzako sektoreetan garapen berriekin parte hartzeko dibertsifikazio prozesu bat aurrera eramaten saiatzen ari da, unibertsitatea, Tecnalia bezalako teknologia zentro eta beste erakunde batzuekin lankidetzan.

»2011 urtea gainontzeko erakundeetan gertatzen denaren kontrakoa izaten ari da, eskabide-zorro eta jardueraren garapenari dagokionean urte oso ona izaten ari da, krisiaren aurretik lortutako mailak erraz gaindituta. LANCORentzat Harremanetarako Estilo Berriaren (NER) barruan urte hauetan hartzen joan garen malgutasuna eta konpromisoa, beste erakunde batzuetan birkokatu diren pertsonek egunero agertutako eta agertzen duten gogoarekin batera, 2011ko IHan hasiera batean aurreikusitakoa baino jarduera handiagoari aurre egiteko moduan gaude. Horregatik, aukera hau aprobetxatu nahi dugu, proiektu honi lagundu dioten ner group osatzen duten gainontzeko erakundeetako 13 pertsonei egindako ahalegina eskertzeko. Eskerrik asko!!!»



Koldo Saratxagaren sentimenduak, pentsamenduak eta errealitateak, 6. kap.


* Notas – Oharrak











No hay comentarios:

Publicar un comentario