domingo, 20 de noviembre de 2016

Errealitate ezberdin eta ezberdintzaile bat lortu nahi izatea | Nola nahi izan | Pertsona guztien parte hartzea proiektuan : : Koldo Saratxaga



«Zerbait nola lortu dezakegun azaltzen ari gara; zuk, zure formakuntzarekin, zure ideia orokorrekin eta zure ezagutzarekin etorkizunerako zerbait berezia lortu dezakezu. Etorkizuneko helburu hauek nola lortzen ditudan, zein harreman motarekin, zein tresna tiporekin. Nola lortu dezaket? Helburuak agintzen duenak finkatzen dituen, eta behin hauen jarraipena eginda informazio ematea exijitzen duen betiko erakunde batekin? Nola jarriko dugu martxan? Erakunde baten proiektuak aurrera egiteko, hazteko, sinesteko eta sortzeko bi modu ezberdin dira. Galdera, hori nola lortu da. Nola horrek seguruenik emaitza kuantitatibo berdina izango du epe laburrean. Baina beste kontu bat da barneko eta kanpoko kideen asebetetzea maila berdinera iritsiko zen ala ez kasu bakoitzean.

»Kontua azken batean, etorkizunerako zein dagoen hobeto prestatua jakitea da, eta zein dagoen erosoago eta erronka berriei eta munduartuago dauden merkatuetan sortuz joango diren elementuei aurre egiteko gogo gehiagorekin.» [165]*



Errealitate ezberdin eta ezberdintzaile bat lortu nahi izatea

«Gauzak egiteko modu berri bat nahi dugula barneratu behar dugu erabakiak hartzeko ikuspuntutik, partekatu eta banatzeko ikuspuntutik, pertsonengan sinesteko ikuspuntutik, aurreiritzirik gabe, euren dohain eta akatsekin, euren errealitarekin, leku guztietan bezala, zurekin bezala, zure familiarekin bezala. Hori izango da abiapuntua.» [166]*

«Ekintzak emozioz hornitzean datza, eta hori pertsonen parte hartze askearekin bakarrik lortzen da. Betiko aurrekontuak intelektualak eta arrazionalak dira, horregatik, ez dute ilusiorik sortzen.

»Demagun, lanean hasteko zergatik bat duenak nola bat aurkituko duela. Pertsona orok nahi dio egiten duen horri zentzu bat aurkitu, egiten duen horrekin gozatu, arrakasta izan, azken batean. Soilik, aukerak ematean dago gakoa, jarduna enpresa-ikuspegira gerturatzean eta ekintzaileak izatean.» [167]*

«Arrakasta ilusioa helaraztearen ondorio da, koherente izan eta pertsonak proiektuarekin lerrokatzearena.» [168]*

«Gure ereduan oinarrituta aldaketa bat bultzatu nahi dugunean, proiektua zuzendu behar duen pertsonak bere baldintzak, egoera eta gauzak ikusteko duen modua ezagutu behar ditu; baina baita, besteek bera nola ikusten duten, zein den berak eskaintzen duen sinesgarritasun maila. Baldin badago, ematen bada, bere erabaki propioak hartzen hasi daiteke, azaltzen duen hori sinetsi behar du, ez beste batzuena kopiatu, komunikatu ahal izateko barruan eraman behar da, erraietan, gainontzekoek modu horretan sentitu dezaten, horrela hartu dezaten; azkenik, guzti hori praktikan nola jarri aurkitu behar da.

»Norbaitek bide hori hasten duenean ezin du intelektualki bakarrik lotuta dagoen edo gainontzekoek sinesten ez duten eredu bat kopiatu, horrela bere diskurtsoak ez du oinarririk izango eta porrot egingo du. [...]

»Gainontzekoengan konfiantza izatean oinarrituta dagoen eredu bati buruz ari gara. [...] Eta horretarako, jakin eta sentitu behar duen lehenengo gauza bere euskarria pertsonak izango direla da, inondik inora ere, duen baliotsuena direlako. Horregatik, “zein da errezeta, non dago oinarrizkoena, garrantzitsuena, nora bideratu behar da ahalegina?” galdetzen didatenean, erantzuna erraza da, pertsonengan sinestea.» [169]*

«Pertsonengan funtsezkoa den sormena konfiantza, askatasuna eta ilusioa eskatzen dituen egintza biologiko bat da. Eta hau da gailentzen dena. Sortzea emozioen munduan sartzen da.» [170]*

«Pertsonok gure sorkuntza eta berrikuntza gaitasunak hobeto garatzen ditugu adimen arrazionala eta adimen emozionala batzen ditugunean.» [171]*

«Nola sortuko dugu, askatasuna zer den ez badakigu?» [172]*

«[Gaur egungo enpresak] sistema bat dute, 1913an diseinatu zen organigrama eredu bat, iraungita dagoena, askatasunik gabea. Emateko oso aukera gutxi dagoen, banatzeko ezer ez dagoen eta etorkizun-senik ez dagoen piramide batean antolatuta datoz prozesu guztiak. Horrela, erakundeak ezin dira sortzaile izan. Horregatik, gazteek parte hartu dezaten, pentsatu dezaten... ahalbideratu behar dugu. Umetatik hegoak moztu gabe. Hitz batez, aktore sentiaraziko gaituen eredu bat behar dugu txotxongilo izateari uzteko.» [173]*



Nola nahi izan

«Enpresariak animatzeko, batez ere Pymeetakoak, beharrezkoa da kontabilitateko irizpideak aldatzea; bidaiatzea, esperimentatzea, akatsak egitea, askatasun guneak uztea, eskatzen den formakuntza... ulertzea inbertsio garbi bat dira, inplikatuta dauden pertsona guztien lan-bizitzan betirako fruituak emango dituena.

»Bitarteko teknikoak guztien eskura daudela kontutan hartu behar da, eta munduko txoko guztietan daudela. Horregatik, egin behar dudan hori zertan eta nola izan daitekeen ezberdina pentsatu behar da.» [174]*

«Etorkizun proiektu bat eduki al da arraskasta izateko gutxieneko bermearekin eta parte hartzen duten pertsona gehienen alderdi emozionala, maila guztietan, kontutan hartu gabe?» [175]*

«Etorkizuneko enpresa berrikuntzarena da, sormena eta ezagutzarena, langileak proiektuan benetako parte-hartzaile izatea eta motibatuak egon daitezela exijitzen diena.» [176]*

«Kudeaketa eredu deszentralizatu bateko liderra naiz, non pertsonek askatasuna eta erabakitzeko gaitasuna duten; etengabe daude harremanetan ideiekin, eta ez hainbeste industria prozedura eta prozesuekin. Ez dago lege hierarkikorik, ezta zuzendaritza taldetik eratorritako agindurik ere. Pertsonei parte hartzea eta aukerak eskaintzea arrakastarako berme bat da. Orain dela 20, 30 edo 40 urte industria-maisuak enpresa zuzendariak ziren, lantegietako zuzendariak eta pyme askotako jabeak. Gaur egun, enpresa gehienetan industria-maisuak langileak dira, ez zaielako aukerarik ematen.» [177]*

«Konfiantza eta berrikuntzarako gaitasun dosi handiak askatasun egoeratan bakarrik ematen dira.» [178]*

«Garrantziaren maila honetatik, proiektuko partaide moduan, ondo informatuta dauden pertsonak, etorkizun-sen bat elkarbanatu dutenak, motibatuta sentitzen direnak eta konfiantza eta askatasun esparruetan mugitzen direnak euren berrikuntzarako eta ekintzailetasunerako gaitasunak gauzatu ahal izateko aukerak edukitzea baino ez dute behar, formakuntza egoki batek lagunduta. Eta aukera berriak arakatu. Hau da erakundeek jarraitu beharreko bidea, ez dute ezagutzen duten horretan gelditu behar, gero eta pertsona gehiagok bide berriak ibili ditzaten utzi behar dute, akatsak egin eta esperimentatu dezatela ezagutza berriak bereganatzeko helburuarekin.» [179]*

«Erakunde berritzaile bat sortzeko askatasun guneak behar dira. Askatasunak hiritar helduak behar ditu, kontzienteak eta parte-hartzaileak. Hau da, gizarte gaietan aktiboki parte hartzen duten pertsonak eta komunitate-ikuspegi bat dutenak. Anaitasunezko askatasunean ez da inposatzen, ez da delegatzen, parte hartzen da.» [180]*

«Gihar sortzailea parte hartzea, esperientzia berriak, komunikazioa eta ikuspegi zabal eta konplexuak izatea sustatzen duen harreman eredu baten ondorio da. Aldatu egin behar da ideia berriak sortzeko. Eboluzio honek egunerokotasunarekin eta pentsamendu mekanikoarekin talka egiten du.» [181]*

«Gaur egun oraindik indarrean dagoen sistema hierarkikoa 1913koa da, antolaketa militarrean dago oinarrituta, baina oraindik orain, berdin jarraitzen dugu. Exekutiboen gehiengoak tresnak nahi ditu, pertsonen emozioez ari garenean ere prozesuak eta prozedurak nahi dituzte. Horregatik, hamarkadak dira jada antiprozesu eta antiprozedura naizela, tresna hauek pertsonen sormena hiltzen dutelako beti. Pertsonen berezko izaera sortzailea motibatuko duten eremu askeak sustatu behar ditugu.» [182]*

«Azken 15 urteetan sortutako ondasuna oso modu eskasean banatu da, soldatek doi-doi jarraitu baitute KPIaren igoera, enpresetako emaitzak historiako emankorrenak izan diren bitartean.

»Orain, garaiak okerrera egin duenean ahalegin kolektibo bat eskatzen da, eta garbi dago, hori gabe ez garela aurrera joateko gai izango: ados nago, baina enpresako jardunean benetan parte hartzeko baldintzarekin, kanpora piramideak, eta horrela elkarrekin erein dezakegu, elkarrekin banatu eta elkarrekin etorkizun bat eraiki dezakegu. Ez dut RSC batean sinesten, ezta anatzeko prest ez dagoen eta errealitatearekin gardena ez den enpresa-etika batean ere.» [183]*



Pertsona guztien parte hartzea proiektuan

«Hitz batean, elkarbanatzea pertsonak proiektuan sartzea da eta egoera onetan nahiz txarretan parte hartu dezaten saiatzea.» [184]*

«Ardura gehien dutenei dagokie ilusioa sortuko duten proiektu parte-hartzaileak lortzea.» [185]*

«Hemen dirua irabazi baino zerbait gehiago egiten ari gara. Ezinegon bat ereiten ari gara, beste batzuek enpresa bat egiteko modu ezberdinak daudela pentsatu dezaten, pertsonak euren lanpostuan aske sentitu daitezen, ez dezatela lana karga bat edo soldata eskuratzeko bide bat bezala ikusi, parte hartu, sortu, lagun egin, ilusio bat izan... daitekeen gune bat bezala baizik. Gu lortzen eta helarazten ari gara. Eta ni guzti honekin oso harro nago.» [186]*

«Hemen nagusi kontzepturik ez dagoenez, pertsona askok epe ertain-luzeko tartean emaitzak emango dizkieten irtenbideak bilatzen dituzte. Merkatuan pertsonak jartzen dituzunean, pertsonen parte hartzea eguneroko dinamikan bermatzen duzunean, egunean egunerako ez diren irtenbideak asmatzen ari zara. Eta hemen, hori egiten dakien pertsona asko dago, eta erosotasunez egiten dute gainera. Eta hau berez egiten duten pertsona asko dagoenez normala da proiektuak aurrera egitea epe ertain-luzean.» [187]*

«Pertsonak kontutan hartzen zaiela sentitzen dute, ez dira euren lana egiten duten langile soilak. Beraiek sortu duten eredu batean hartzen dute parte, gure herrialdean bertan, eta munduan barrena beste hainbat lekutan enplegua eta aberastasun sortzen dutela sinistearekin batera. Familiarekin batera sortu dezaketen etorkizunean parte hartzen dutela ere sentitzen dute, honek erabaki garrantzitsuak hartzeko aukera ematen dielarik, boterea eta informazioa kudeatzen duen gutxiengo baten erabakien pean egon beharrik gabe.» [188]*

«Erakundeetan normalean, Enpresa bezala ezagutzen diren horietan —boterea— pertsonez asko hitz egiten duten arren, dirua jarri zuen edo duen horren —jabegoa— eta hierarkia osatzen duten horien —nagusiak— esku dago. Piramidean oinarritutako euren kudeaketa sistemarekin gehiengoa lanean jartzen dute, kontrolatuz eta agianduak luzatuz eta ondorioz sormena eta berrikuntza gutxi batzuen esku geratzen da. Gutxiengo hau egunerokotasunarekin, berehalakoa den horrekin, estututa ibiltzen da, eta garrantzitsua den horren ikuspuntuaz gain, etorkizunerako aipagarriena dena galtzen dute: ilusioa, energia, erakundea osatzen duten pertsona guztien gaitasuna.» [189]*

«Uste dut, badela garaia urteko pausoak zeintzuk izan diren jakiteko baino balio ez duen ohiko Kudeaketa Plana alde batera utzi, eta momentu zehatz bakoitzean sail bakoitzak pentsatzen duena ezagutzen hastekoa, baita, goitik hasita, beharrezkoa den inausketa egin eta aurreikusita ez dagoen guztia galdetu behar izatea ere. Formula honek, nire iritzian, urtean zehar pertsonen arteko sormena estutu eta mugatzen du eta aukera berriak bilatzea eragozten du, hortik pertsona askok eta askok beren lan-bizitza ezer arriskatu gabe ematea, etengabe lan berdina eginez, bikain seguru, kasu gehientsuenetan.» [190]*

«Nola hasi galdetzen didazunez egiten dudan lehenengo gauza zer den esango dizut. Norbaitek, “Koldo, zuk aipatzen eta egiten duzun bezala egin nahi dugu aldaketa” esaten didanean, lehenengo lana jabegoak, administrazio kontseiluak aho batez gisa honetako enpresa eredu baterako saltoa eman nahi duela onartu behar du. Honek orduak sartu behar izatea esan nahi du, kezkak argitu eta oinarrizko ideietan ados egotea, denboran mantenduko den diskurtso bakar eta garbi bat landu ahal izateko. Horrela hasten da proiektua gauzatzen.

»Jarraian, aipatzen ari garen batasun hori osatzen duten pertsonei aurkeztu eta banatu behar zaie, baina ez bakarrik proiektua bere horretan azaltzeko, euren iritzia eta gogoa zein den jakiteko ere bai, hau da, ardura, askatasun eta komunikazio estilo berri honetarako euren jarrera zein den ezagutzeko. Nire esperientziari dagokionez, aldaketaren aldeko jarrerak %95a gainditu du, bataz beste, kasuen gehiengoan.

»Honekin jarri dugu jada lehenengo hazia, hartu dugu konpromiso bat partaide guztiekin, alde interesatuak deitzen diegun horiekin: patronala, zuzendaritza eta alde soziala edo langileei dagokiena. Asmoen adierazpen bakar bat daukagu, elkarbanatuko dugun etorkizunerako ikuspegi amankomun bat. Itxaropena sortu dugu, publikoki konpromiso bat hartu dugu eta onarpen garbi bat lortu. Proiektu bateratu bat hasteko zorian gaude eta lehendabiziko ilusioak ikusi eta sentitzen ditugu.» [191]*

«Honengan sinesten dugunak bakar batzuk bagara, harreman eredu batekin lan egiten dugulako, kolaborazio estilo berarekin eta elkarbanatzeko eta aukerak eskaintzeko moduarekin eta pertsonak adimenik gabeko besoak baino zerbait gehiago direla pentsatuz, behin eta berriz errepikatzen diren lan mekanikoen egile baino zerbait gehiago direla sinistuz. Horrela sortzen da bizkorrago doan proiektu bat, besteak baino sinesgarriagoa dena. Ondorioz, etorkizuna hobeto finkatu dezakezu, esperientzia asko duten pertsonak daudelako eta erabakiak hartzerako orduan oso inplikatuta daudelako.» [192]*

«Enpresa baten jabeak ehun irabazten du gaur egun eta ehun horiek beretzako hartuko ditu, behar duen horretan gastatzeko. Benetako eredu parte-hartzaile eta itxaropentsu batean bikoitza sortu daitekeela uste dut, jarritako adibidean berrehun. Demagun %30a banatzen dela. Horrek esan nahi du jabeak 140 eskuratzen duela. Beste sistemarekin poltsikoratuko zuena baino %40 gehiago, gainera inguruko pertsonak gusturago arituko ziren lanean eta etorkizun oparoago bat izango zuten aurrean. Pertsonengan konfiantza izatean dago gakoa, eta sinesgarritasuna edukitzean.» [193]*

«Etika, etekinen banaketa, talde-lana, gardentasuna, ordutegirik eza, dena elkarbanatu... Hori da erakundea osatzen duten pertsona guztiei proposatzen diegun eredua. Ez da erraza, iraganetik datorren inertzia handia baita. Egia esan, proposatzen dugun harremanetarako estilo berria ez da enpresarentzako soilik baliagarria, bizitzarako ere bai, maila guztietan harreman egokiak sustatzeko.» [194]*



Sentimientos, pensamientos y realidades de Koldo Saratxaga, cap. 5.


* Notas – Oharrak











No hay comentarios:

Publicar un comentario