domingo, 20 de noviembre de 2016

Ideia eta Helburuen Plangintza (IH) 2011 Harremanetarako Estilo Berrien (NER) erakundeetan



Erakunde berrien funtzionamendua nolako den gertutik ikustean, NERaren proposamenak nola gauzatzen diren egiaztatu ahal izango dugu. Kapitulu honetan landutako Ideia eta Helburuen Plangintzaren kasua da.

Ikusi dezagun zer dioten zentzu honetan euren buruaz NERa osatzen duten erakundeek.

2010eko apirilean, SAREIN Sistemas, S.L.-k (ner group taldeko kidea) 2009ko azken hiruhilekoan hartutako erabaki baten berri emango du bere web-gunean:

«Harremanetarako Estilo Berri baterako urratsa emango dugu Koldo Saratxagak gidatutako K2K emocionandoko taldearen laguntzarekin SAREIN Proiektua sortzeko; etorkizunari konfiantza gehiagorekin aurre egiten lagunduko digun pertsonetan oinarritutako proiektu bat.» [160]*


Erakunde berriko beste zenbait aspekturen artean 2010eko IHa aipatzen dute:

«Urte honen hasieran, 2010 ekinaldirako Ideia eta Helburuen Plangintza (IH) osatu dugu; berrikuntza guztien artean osatu, banatu eta onartu dugula da, eta hilean behin IHaren arabera (gure eredua) nola goazen aztertzeko, desbideratzeei aurre nola egingo diegun guztien artean erabakitzeko, eta batez ere, etorkizunak eskaintzen dizkigun aukerak nola ikusten ditugun eztabaidatzeko elkartzen da Gidaritza Taldea.» [161]*


Era berean, Lancor, S.L.-k (ner group taldeko kidea) K2K emocionandok bultzatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat enpresa bizkaitarrentzako sustatutako esperientzien foro batean azaldu ditu bere bizipenak. Aldundiko Berrikuntza Zerbitzuko pertsonen blogak topaketa hauetako baten inguruan artikulo bat idatzi zuen, non IHaz hitz egin zen:

«Lancorren helburuen arabera egiten dute lan. Ideia eta Helburuen Plangintza (IH) bat lantzen dute erakundeko pertsona guztien artean eta hau aurrera ateratzeko konpromisoa hartzen dute.» [162]*


Ipar Kutxa kreditu kooperatibako (ner group taldeko kidea) beste bilera batean, kasu honetan erakundetik kanpokoa, bere aspektu kuantitatiboei lotutako 2010eko IHa aurkezten da kideen artean kasu honetan:

«Carlos Oses-ek batzarren egin zuen agerraldian azaldu zuenez, Ipar Kutxak %5eko kreditu-jardueraren igoera bezalako anbizio handiko helburu kualtitabioak biltzen dituen negozio plan bat landu du —2010erako Ideia eta Erronken Plangintza—, horrela kaudimen ratioa %15ean mantenduko litzateke eta bitartekoak diren baliabideen %10eko igoera suposatuko luke, “kasurik okerrenean” likidezia %10aren gainetik mantenduko zelarik.» [163]*


Erreferentzia gehiago aurkitu daitezke hurbilean argitalpenaren 2. zenbakian, gbe-ner Elkartearen aldizkarian, bertan 2011ko behin betiko IHak aurkezteko balioko duten NERen baitako erakundeen biltzar orokorren berri ematen da:

«Abendua eta urtarrila bitartean, gbe-ner Elkarteko kideen proiektuen gaineko PIO-IHak (Plan de Ideas y Objetivos-Ideiak eta Helburuak) zehazteko bilerak egin dira.

»Ia guztietan proiektu bakoitzaren 2011 urterako Ideia eta Helburuen Plangintza aurkeztu eta onartzeaz gainera, gbe-ner Elkarteak garatzen dituen ekintzen gaineko aurkezpena ere egin zen. Aurkezpen hauek Proiektuetako Koordinatzaileen eta/edo erakude bakoitzeko ideien dinamizaziorako taldeetako liderren eskutik egin ziren.» [164]*


Albistearekin batera agertzen diren irudietan lau erakundeen batzarretako uneak ageri dira: Ekin, S.Koop.; Ingemat, S.A.; Lancor 2000, S.L.; eta Walter Pack, S.L.



Koldo Saratxagaren sentimenduak, pentsamenduak eta errealitateak, 4. kap.


* Notas – Oharrak












No hay comentarios:

Publicar un comentario