viernes, 25 de noviembre de 2016

Inkonformismoa | Berriro hastearen kultura | Etorkizunerako lasterketan aurrerra egitea : : Koldo Saratxaga



Inkonformismoa


«Eser gaitezen, mahaigaineratu dezagun zerotik hasita, zer egin behar dugun arazo bat sortzen zaigun bakoitzean... eta noski, egin dezagun hau enpresaren maila guztietan.

»Enpresaren prozesu guztia gainbegiratu eta aztertu behar da, lan guztiak sormenez berdiseinatu ahal izateko. Beharrezkoa da enpresa uneoro asmatzea.

»Ez du orain arte egin dugunak balio. Dena berdiseinatu nahi dugu, dena berplanteatu, dena berriro ere pentsatu. Ez dugu adabakirik nahi hobekuntzan.» [234]*


«Irizarri buruz, 91n krisi handi bat jasan zuen eta reingeniaritzari esker aurrera atearatzea lortu zuen enpresa bat delaren legenda hedatu da. Ba, ez zen horrela izan.

»Irizar, 94ko urrian, eredu gisa bere iraultzaren hasieran, MCC guztiko kooperatiba onena zen errentagarritasun baldintzei begiratuta, baina baita hazkundean, irudian... Ulertu nahi zenaren guztiz kontrakoa; euforia uneak bizi genituen eta hazten ari ginen, eta konformatu beharrean, erabateko saltoak eman genituen, bai kualtitatiboak eta baita kuantitatiboak ere. Berriro asmatu genuen.» [235]*


«Planteatzen den kasu bakoitzean, gauzak ohi bezala egitea saihestu nahi da, baita adabakiak jarri edo hobekuntza txiki bat egitea ere. Berdiseinatu, berriro asmatu, berriro hasi, zerotik hasita aurrera egin, modu egokiago eta ezberdin batean pentsatu behar da. Kasu bakoitzean arazoaren muinera iritsi nahi izatea esan nahi du.» [236]*



Berriro hastearen kultura


«Beren jarduera etengabe asmatzeko gaitasuna dutenak soilik, ez bakarrik produktua, baita xehetasunik minimoena ere, izango dutela etorkizuna ziurtatuta sinesten dugu.» [237]*


«Berriro asmatu, berpentsatu, berdiseinatu, ez erori adabakiak jartzean eta justifikazioan, berriro hasteko kulturan baizik.» [239]*


«“Orri zuri batetik”. Erakunde batzuetan, guztiz berritzaileak izan nahi genuen horietan erabili dugun adierazpena da hau, eta badakit, behar adinako motibazioa badago, emaitza oso onak ematen dituela.» [240]*


«Egunero nire energia ideia berrietara zuzentzen saiatzen naiz, etorkizuna finkatzeko helburuarekin.» [241]*


«Berriro asmatu behar da iraganeko esperientziei eta indarrei ez jarraitzeko.» [242]*


«Iraganeko gertaerei ez begiratzeko araua ezarri nuen, etorkizunari soilik begiratzen saiatzeko.» [243]*


«Eboluzionatu eta berriro asmatu beharra dago etengabe. Etorkizuna diseinatzeko iraganari begiratzen diona bidean gelditu liteke. Hau etengabeko maratoi bat da.» [244]*


«Reingeniaritza, modu batean, aspalditik nire uste sendoen multzoa antolatzera zetorren baliabide sistematizatu bat zen, hau da, pertsonengan sinestea, nagusiak ezabatzea, pertsonek ardurak hartu zitzatela egitea, komunikatu eta informatu, arriskuak onartu...» [245]*


«Hammer eta Champyren liburutik, enpresan 1994an banatu zena, berriro asmatu horrekin geratu gara.

»Apaltasun faltsurik gabe, bere liburu propioa ere berriro asmatu dugula uste dut, bere ideiekin bat etorri arren, gutxi eraman ditugu praktikara urte hauetan, erabilerari dagokionez gutxi edo ezer ez baita azaltzen bertan.» [246]*


«Ondoren, Champyk bost urte beranduago idatzi zuen beste liburu batean oker zegoela onartu zuen, askok reingeniaritzaren ideia lan-taldea murrizteko bitarteko bezala ulertu baitzuten. Hori ez zen gure kasua izan, guk taldeak osatzeko erabili baikenuen, bezeoarengan sinistu, gure artean gehiago komunikatu eta hazi eta hazi. Inoiz ez genuen pertsonak kaleratzeko erabili. Alderantziz, prozesua guztion artean berriro asmatzea beharrezkoa zen, eta horrek nola egin genezakeen erakutsi zidan, hain zuzen.» [247]*



Etorkizunerako lasterketan aurrerra egitea


«Esperientzia berri eta kitzigarri bat eduki nahi da, kide guztiei ezagutza berri bat emango diena, baita talde lanaren bizipen bat ere.» [248]*


«Horretarako beharrezkoa da pertsona ezberdinak biltzea, ezagutza ezberdinak biltzea, alegia eta zerotik hastea. Berria dena guztion arrakasta izango da.» [249]*


«Reingeniaritzatik bezeroarenganako orientazioa jaso eta berreraiki genuen, barne-prozesua aztertu genuen eta Bezero Lerroko Taldea izatera pasa zen.» [250]*


«Orri zuri bat den reingeniaritzatik abiatuta, bezeroa gertukoa eta bizia dela ulertzen duten talde autonomoak eta autogestionatuak osatu ditugu. [...] Irizarrek arazoak aukera bilakatu nahi ditu, talde autonomo eta autogestionatuek horrekin zerbait berria egiten jakin dezaten. Reingeniaritza aldaketa sakona da, ez da aldaketa iraunkor bat.» [251]*


«– Helburua bezeroa den lanaren (progresua) kontzeptua;

»– talde bateko kide sentitzearen kontzeptua eta garrantzitsuena taldean egindako azken produktua dela jakitea;

»– komunikazioaren sustapena maila guztietan (barnean eta kanpoan), honek ezagutzaren hobekuntza dakar berekin;

»– erabakiak hartzea sustatzea orokorrean eta liderrengan bereziki;

»– ardurak areagotzen dituena eta nagusiaren irudi zaharkitua ahaztea ahalbidetzen duena, parte hartze aktiboari esker lortutako arraskastaren parte sentiarazten duena.» [253]*


«Gaur egun gailentzen den ereduan batzuk agindu egiten dute eta beste batzuk agindutakoa bete, batzuk ardurak hartzen dituzte eta beste batzuk zer egin behar duten esan arte itxaroten dute, egiaz pertsona guztiak gai garen arren. Gaur egungo eredua iraungita dago, lehenengo pertsonenganako errespetuagatik: guztiok eman dezakegu eskatzen zaiguna baino askoz ere gehiago, naturako gizaki sortzaileenak gara, originalenak. Eta iraungita dago baita gai etiko bati begiratuta ere: gainontzekoekin elkarbanatu behar dugu, besteak hazi daitezen utzi behar dugu. Argi dago, hortaz: antolatzeko beste modu bat, ekiteko, lan egiteko, harremanetan jartzeko, egiteko, sortzeko... posible da.» [254]*


«Oso haserre nago gizartearekin. Oso haserre nago ikasleekin. Historia guztian zehar inor bizi ez den bezala bizi zarete, gizateriaren %0,5aren onenean, lauak zarete. Beti dago norbait honi erantzun eta dena ematen duten gazteak egon badaudela baieztatzen duena, noski! Gauss-en kanpaia, ez da ba han dena emango duenik egongo! Baina ikasleak, unibertsitateak lauak dira, inoiz ez bezala, eta hau, ez da normala. Hemen zaudetenok, 18 eta 24 urte arteko seme-alabak dituzuenok, zergatik? galdetu behar diozue zuen buruari. Herrialde honetako intelektualak, non daude herri honetako intelektualak? Herria aurrera eramaten? Gizartea mugiarazten? Lauak dira. Enpresari jaun-andreak, lauak zarete, orain dela hamar, hamabost, hogei, berrogeita hamar urte esaten zenuten bera esaten duzue. Sindikatuetako gizon eta emakumeak, beti berdina esaten duzue. Politikoez hobe ez hitzegitea, ez baitute hitz ere egiten. Elkarrizketa ez dela beharrezkoa erakusten diote gizarteari, ateratzen den edozer gatazkatsua dela esaten diote. Ezinezkoa da, norbaitek, nahikoa da! esan behar diete.» [256]*



Koldo Saratxagaren sentimenduak, pentsamenduak eta errealitateak, 7. kap.


* Notas – Oharrak











No hay comentarios:

Publicar un comentario