domingo, 20 de noviembre de 2016

Nola banatzen den praktikan ekonomia eta finantza informazioa erakundeko pertsona guztien artean



«K2Kren liburuei» esker praktika hau xehetasunez ezagutzea posible da, baita sentimendu eta pentsamendu berri hauen inguruko beste hainbat bizipen eta hauengan oinarrituta sortu diren erakundeen errealitateei esker ere.

Kontzeptu ekonomikoak elkarbanatzeari dagokionez, Kofiantza izan zen arraskasta. 2008Ko krisiaren erdian Euskal Herrian jazo zen benetako historia bat gidaliburuan laburbilduta aurkitu dezakegu horri buruzko material guztia, K2Kemocionandok argitaratu zuen lehen liburua izan zen, Koldok berak eta Jabi Salcedok idatzita, kapitulo bakoitza idazteko txandakatu ziren biak. Gai honekin zerikusia duten paragrafoak irakurriz, posible da irizpide garbiak eta jarraibideak aurkitzea; K2K emocionandoren esperientziaren ondorio dira.

Elkarbanatutako informazio honen edukia zehazten hasten da Koldo bera, lehenengo kapituluan:

«Lehenengo aldiz bada ere, erakundearen galera eta irabazien kontua eta aurreko urteko balantzea pertsona guztiei erakutsiz eta azalduz hasten garela lanean azaltzen diegu, honekin irabazi eta galtzen denaren eta bere kokalekuaren inguruko tabu eta legenda asko erori eta argitzen dira. Proiektu amankomun bat lortzeko eman beharreko pausoetako bat da, guztiak partidu berean jokatzeko, gardentasunetik konfiantza izateko.» [228]*


Aurrerago, kontzeptu ekonomikoak ulertu ahal izateko pertsonei eskaintzen zaien beharrezko formakuntza, banaka edo tamaina txikiko taldeetan gauzatzen dela azaltzen du Jabik. Hauek, K2K emocionando erakunde bateko antolakuntzan aldaketa bat eragiteko lanean hasi bezain laster ematen dira:

«Erakunde berria diseinatzen goazen modua elkarrizketan oinarritzen da, enpresako pertsona guztiekin benetako hartueman irekietan. Horregatik, aste askotan zehar egin genituen bilerak eta topaketak, bertan pertsona guztiek parte hartu zutelarik.

»Bilera batzuk banakakoak izan ziren; beste kasu batzuetan taldekakoak eta beste hainbatetan bi modutakoak. [...]

»Baina topaketa hauek ez dira entzutera eta begietara begiratzera bakarrik mugatzen, erakunde berrian garrantzitsuak izango diren kontzeptu eta balio berriak helarazteko ere baliatzen ditugu, pertsonak, adibidez, galera eta balioen kontu bat edo balantze bat ulertzeko gai izan daitezen formatuz, marjina gordin orokorra edo bezeroak bezalako elementu garrantzitsuak barneratzen joan daitezen. Elkarbanatuko dugun imformazioa helarazten diegu, azken batean.» [229]*


Eskainitako ezagutza guztia ez da informazioa bakarrik izango, dena den; pertsonek osotasunaren gainean ikuspegi bat izan dezaten ere lortu nahi da, bere eguneroko lanak dituen eragileak, ondorioak eta finantza eta ekonomia ondorioak barne. Ezaguna da horri buruz Koldok duen, eta orain bere talde guztiak ere bai, markagailurik gabeko saskibaloi partidu baten irudia. Ideia hau gardentasunaren beharraz ohartarazteko helarazten dute:

«Imajinatu, taldeek denbora guztian markagailurik gabe jokatzen duten saskibaloi partidu bat, jarritako denboraren amaieran bakarrik, egun batzuk, hilabeteak edo urte oso bat igarota, eta aditu batek gauzatutako kalkulu ulergaitz eta konplexuen bitartez, partiduaren emaitza halakoa edo bestelakoa dela zehazten dela.

»Baldintza hauetan jokatzea konplexua litzateke, eta dudarik gabe, jokalarien eraginkortasuna eta motibazioa ikaragarri ahulduko litzateke, ez bailitzateke, jokoaren eta azkeneko emaitzaren artean, harreman zuzenik bilatzerik izango. Jokatzea denbora pasa bihurtuko litzateke, inongo helburu eta ilusiorik gabe.

»Antzeko zerbait gertatzen da ohiko enpresetan: partiduaren gaineko informazioa (urteko galera eta irabazien kontua) ez da urtea amaitu eta hilabeteak igaro arte ezagutzen, eta bere konplexutasuna halakoa da, non jokalariek (erakundeko pertsona guztiek) ez duten emaitzaren eta jokatutako partiduaren artean inolako harremanik bilatzen.

»Are gehiago, gehienetan, emaitzei buruzko informaziorik ez da izaten pertsona gehienentzat, eta baldin badago, zeharka eta manipulatuta aurkezten da. Noski, jokalariak partiduan inplikatzen ez direla eta, enpresarien kexuak datoz gero.

»Horregatik, Harremanetarako Estilo Berrien barruan elementu garrantzitsuenetako bat da, erakundeko pertsona guztiek, Proiektuko Emaitzak (PE) deituko diogun kontua ezagutu eta bere egin dezatela, honek pertsona bakoitzak edo talde bakoitzak egindako lanarekin elkar eragin zuzena izateaz gainera.» [230]*


Gardetasunak komunikatzen jakitea dakar, eta hortaz, baita entzun behar duten horien araberako lengoaia bat erabiltzea ere, komunikazioaren eraginkortasuna baieztatzeko:

«Harremanetarako Estilo Berrien garapenean, galera eta irabazien kontua eta kontabilitate-balatzea pertsona guztiek ulertuko duten lengoaia bateta itzultzea, lanaren alde garrantzitsuetako bat izango da lehenengo hilabeteetan, lanarekin eta egindako ahaleginarekin zuzenean harramena izango duen informazioa helarazi dezan, eta informazio hau gertatzen den unean bertan eskuragarri uztea.

»Kontularitza eta finantza alorrean lan egiten zuten pertsonekin bilera asko behar izan ziren, informazioa erabilgarria izan zedin eta jarduera eraginkor baten kudeaketa ahalbideratuko zuen helburu honetan aurrera egiteko.» [231]*


Azkenik, erakundeko pertsona guztiek informazio ekonomiko eta finantzario egokia jasoko dute bilera orokor batean. Horrela, pertsona guztiak jakinaren gainean egongo dira, markagailu eta iformazio berarekin jokatzen dutela:

«Ohikoa den bezala, bilera informazio ekonomiko eta finatzario guztiaren, galera eta irabazien kontuaren, hartutako eskaeren ekoizpenaren, liburu-zorroaren, lehengaien prezioen egoeraren, etab.-en gaineko agerpenarekin eta azalpenarekin hasi zen.» [232]*

«Guztiek dakite zer gertatzen den. Esan beharra daukat ez datozela guztiak bat. Ez gara sekten modukoak, baina erabakiak bileran hartzen dira eta hori da aurrera ateratzen dena.» [233]*



Koldo Saratxagaren sentimenduak, pentsamenduak eta errealitateak, 5. kap.


* Notas – Oharrak











No hay comentarios:

Publicar un comentario