domingo, 20 de noviembre de 2016

Ukiezina den hori mimatzeko beharra sentitu, ukitu daitekeen hori lortu ahal izateko | Ideien beharrezko argitasuna | Harremanetarako estilo hobeago bat eta are emaitza hobeak : : Koldo Saratxaga



«Ez dago etorkizuna kontrolatuko duenik.» [203]*



Ukiezina den hori mimatzeko beharra sentitu, ukitu daitekeen hori lortu ahal izateko

«Aurretik ikusi ezin daitezkeen gauzak badaude. Ez dakigu zer gerta litekeen nazioarte mailan, irailaren 11a horren adibide garbia da. Aurreikusi bazenezake... bizitza eta mundua ezberdinak izango lirateke. Indarren arteko norgehiagoka baten aurrean geundeke, eta ez adimenen arteko lehia batean.» [204]*

«Kontua da, azken finean, zein dagoen etorkizunerako hobeto prestatuta eta zein aurkitzen den erosoago eta zeinek duen erronka berriei, eta munduartuagoak dauden merkatuetan sortuko diren arazo berriei, aurre egiteko jarrera hobea.» [205]*

«Giza porroten %75a ezin zaiola trebezia edo gaitasun faltari egotzi kalkulatzen da, jarrera desegoki bati baizik. Honekin, pertsonen arrakastari alde emozionalak intelektualak baino gehiago ematen diola garbi ikusten da. Ondorioa garbia da, pertsonen gehiengoak ez badu arrakasta ezagutzen, azkarregi alde egiten duelako da.» [206]*

«Horregatik diot, zaindu zure baratza, mimatu tomatea, begiratu zer den egin dezakezuna baina ez zaitez naturaren kontra joan, naturak egin beharreakoa egingo du eta zuk ezin duzu kontrolatu. Erein, jasoko duzu eta, dio esaera zaharrak. Eta hori ezin hobeto egiaztatzen da lurrari begiratuta; hain da esker onekoa, ezer gutxi emanda ere erantzun egiten baitu.» [207]*

Horregatik, ez dira lana eta ahalegina bakarrik uzta batean erabakiorrena:

«Uzta gure sentsibilitatea eta zaintzaren araberakoa izango da.» [208]*



Ideien beharrezko argitasuna

«Askotan kontatzen dut [...] baratzarena eta tomateena. Enpresa bat, edo hobe esanda proiektu bat, portu onera eramateko adibide bezala.

»Lurrak ideia hauek helarazten dizkit: energia, pazientzia, fruituak, esker ona, etorkizuna... baratzak transmititu egiten dit: lurra, ereintza, zaintza...» [209]*

«Hazkuntzak aberastasuna sortzea ahalbideratzen du. [...] Haztea agindu bat da. Lehiakorra bazara, hazi egiten zara, besteek baino hobe egiten duzulako, bezeroak asetzen eta erakartzen dituzulako.

»Haztea erraza da, nahikoa da salneurriak nahi haina jaistea. Baina hazkuntza ondorio batzuen emaitza izan behar da, ez maxima bat.» [210]*

«Ereitea eta landatzea uzta jasotzearen aurreko ekintza dira, eta horreatarako hauek ezagutzea beharrezkoa da, denbora ikuspegia izatea, prestaketa izatea, mimoz jokatzea, pazientzia izatea, zaintza...» [211]*

«Etorkizunaren segurtasuna neurtzeko modurik onena ereintza egiaztatzea da. Kontua nola erein da. Ukitu daitezkeen hainbeste adierazlerekin, ekonomikoak, kuantitatiboak, orainaldia neurtzen dute, era berean iragana ere baden orainaldia.

»Hortaz, aurreikuspenen arabera mugitzen dira bai, baina aspektu ekonomiko, produktibo, zenbakizko, ordukako aurreikuspenak dira, hau da, zenbatu daitekeen guztia, eta nire ustez ukitu ezin daitekeen horiek neurtu behar dira gehiago.

»Zenbat talde dauzkagun, zenbat denbora ematen dugun elkarbanatzen, zenbat bezero berriri egin diegun bisita, zenbat bezero berri ditugun, nola ikusten gaituzten bezeroek, zer gaitasun dugun berritzeko, zenbaiteraino garen malguak, zenbaiteraino sentitzen diren pertsonak proiektuan inplikatuta, nola eta zer dakigun etorkizunaz, nola eta zer forma ematen diogun, lasai al gaude etorkizun honi begira?» [212]*

«Erein ideiekin, pertsonekin eta etorkizun-senarekin eta jasoko duzula ziurtatzen dizut.» [213]*

Zer ideiaz ari gara? Ildo erraz eta praktiko berean batzen dira proiektu batekin harremana duten ondoko alde guztiak:

«Azkenean, gauzak nola lortu nahi ditugun jakitea da kontua, zein pauso eman behar ditugun, nondik nora ibili behar garen. Beti bezala, nola gauzatu behar dugun ereitea. Aurten, oinarri sendo batekin 40ra iristea edozein modutara laurogei lortzea baino egokiagoa dela ere esan dezakegu, adibidez, etorkizuneko irudia desitxuratuz. Etorriko dira emaitzak beranduago. Interesatzen zaiguna, azken batean, ukitu ezin daitezkeen horiek ukitu daitekeen hori lortzeko nola erabili behar ditugun jakitea da. Baina hori gabe, ez dago ezer egiterik.» [214]*

«Nahiz eta buelta gehiago eman, atzean beti dago arima bat, beti daude pertsonak.» [215]*

«Honek ideia garbi izatea dakar. Ezin da RR.HH.az eta langileez torloju edo konputagailuez ariko bagina bezala hitz egin. Pertsonak!» [216]*

«Denbora asko baliatu behar da elkarbizitzeko eta elkarren arteko errespetuaren balioa irakasteko. Batzen gaituena banatzen gaituena baino gehiago dela ulertarazten saiatzea etengabe, ilusioak, energiak norabide berean batzeak beti emaitza hobeak emango ditu eta etorkizuna gehiago ziurtatuko du.

»Mimoez, pazientziaz eta naturarekiko errespetuaz esan dudanarekin izan dezake antzekotasunik.» [217]*

«Baliabideak ustiatu egiten dira, baina pertsonak mimatu egin behar dira, animatu, motibatu, sortzaile izateko eta parte hartzeko aukerak eman.» [218]*



Harremanetarako estilo hobeago bat eta are emaitza hobeak

«Nahasmenduek eta ustekabeek ingurune berriak ezagutzeko aukerak eskaintzen dituzte, aurreikusi gabekoak, planifikatu gabeak. Oparia ez dugu guk aukeratzen, gure inguruan dago.

»Ikuspegia eta helburuak elkarbanatzen dituzten eta konfiantza esparru bat duten taldeek, esperientzia handiak aterako dituzte zalantza une hauek partekatzean, eta dudarik gabe, indarberrituta aterako dira ezustean agertuko diren egoera berriei aurre egiteko.» [219]*

«Ziurgabetasuna berezkoa da etorkizuna ezezaguna delako. [...]

»Ezin daiteke errealitateari bizkarra emanda bizi. Etorkizunari errespetu handia eduki behar zaio, eta hortaz, kontrolatu ezin daitekeen tarte horretarako prestatuta egon behar da. Beste batzuek baino prestatuago egon zaitezke, eta ondorioz jarraitzeko berme gehiago izango dituzu.

»Ziurgabetasuna deitzen duzun hori da sortzeko ilusioa bizirik mantentzen duen ziria, aurkitzekoa, ezezaguna den horren aurrean arraskasta izatea ahalbideratzen duena. Baina etorkizunean, etorkizunari begira konfiantza izatea, baikorra izatea da.» [220]*

«Sortzaile egingo gaituen ziurgabetasun bat eduki behar da.» [221]*

«Ziurgabetasuna sortu behar da, lasaitasuna ez da ona, ez baitigu gertatzen dena ikusten uzten. Ziurgabetasuna, ez beldurra, beldurrak blokeo egoerak sortzen baititu eta sormena eragotzi. Ziurgabetasuna ezabatzeko ametsak, kontrolera eraman gaitu.» [222]*

«Ziurgabetasuna elkarbanatu behar dugu, ez beldurra, eta beti konfiantzarekin, zeina oso zaila den lortzen eta segundu batean galdu daitekeen, eta era berean oso zaila gertatzen den koherentziarekin.» [223]*

«Egiten dugun guztia etorkizunerako inbertsio bat ere izan behar da. Horregatik “gastu” kontzeptua “inbertsio”arenagatik aldatu behar da gure kulturan.

»Modu honetan, egiten dugun guztia hemendik hiru, bost edo hamar urtera fruitua emango duen hazi bat bezala irudikatu behar dugu. Inbetsioa etorkizuneko eraginetan pentsatuz egiten den “gastua” da.

»Ideia berarekin hartu behar ditugu kontutan antolaketa aspektuak. Mugimendu guztiak, ekintza guztiak gauzatu beharrekoak dira, baldin eta etorkizunerako onak badira.

»Harremanak ez zaizkigu unean unekoagatik bakarrik interesatzen, proiektuaren geroa bermatzeko pauso bat gehiago direlako baizik.

»Jokatzeko modu honek adabakiak jartzetik aldentzen gaitu; era berean, erabaki eta egiteko modu asko eguneko uzta jasotzeko bakarrik direla baliagarriak ohartarazteko ere balio digu, eta ez etorkizuneko uztetarako lurra emankor eta ugalkor egiteko.» [224]*

«Etengabe ereiten dugunean, lurra behartzen dugu, kaltetu egiten dugu, gehiegi zapaltzen dugu, ez diogu arnasarik hartzen uzten, kutsatu egiten dugu azkenean eta hil egiten dugu poliki-poliki.

»Ez ditugu askatasun guneak uzten, pazientziazkoak, pertsonek barruan duten guztia eman dezaten.» [225]*

«Horregatik, hamarkadak dira jada antiprozesu eta antiprozedura naizela, tresna hauek pertsonen sormena hiltzen dutelako beti. Pertsonen berezko izaera sortzailea motibatuko duten eremu askeak sustatu behar ditugu. [...]

»Hazi eta ikasteko modu bakarra gauza berriekin esperimentatzea da, eta huts egin ahal izatea; baina horretarako askatasun guneak beharrezkoak dira, konfiantzazkoak, informazioa eskaintzen dutenak eta gardenak. Zoritxarrez enpresa eta erakunde gutxi dira guztiz gardenak, informazioa eta ezagutza boterea direlako eta hori gutxi batzuentzako bakarrik gordetzen dutelako.» [226]*

«Gauzak ondo eginez gero, emaitzak iritsiko direla uste dugu, beti bezala; emaitzak, uzta inork ezagutzen ez dituenez ereiteaz arduratuko gara. Ez dugu uzta ereitearen aurretik jartzen.

»Ondo erein denak uzta ona emango duenaren uste osoa dugu, ez bada urte betean, bitan edo hirutan. Lehendabiziko hiru urteetan aurreikusi ezin daitezkeen hondamendiak gerta baitaitezke, edozein puntutan. Baina erein dugunak fruituak eman ditzan une egokia iritsiko da.» [227]*



Koldo Saratxagaren sentimenduak, pentsamenduak eta errealitateak, 6. kap.


* Notas – Oharrak











No hay comentarios:

Publicar un comentario