domingo, 18 de diciembre de 2016

gbe-ner Elkartea: «heziketa-prestaketa» ideia Kolonbiako harremanetarako estilo berrian



Ekimen honen bitartez, gbe-ner Elkarteak Onduz Fundazioarekin batera, Kolonbiako biztanleriaren sektore bati heziketa eta lana eskaintzen lan egin du, gaur egun ez dute «ekoizpen eremuetan lan egiten dutenei gizarte-enpresa kulturan heziko dituen pertsonarik». Helburua pertsona hauei bizibide bat sortzeko eta euren familiak mantentzeko ezagutza bat eskaintzea da, bai autoenpleguaren bitartez, edo guztiak batuz, kooperatiba batean, adibidez.

Jarraian datorrena gbe-ner Elkartearen hurbilean argitalpenean egikaritza hau azaltzeko testua da:

«2011ko apirilean, gbe-ner Elkarteko bost pertsona (hiru AMPOtik eta bi LANCORetik) Kolonbiara joan ziren euren borondatez, Harremanetarako Estilo Berrian (NER) oinarritutako heziketa-formakuntza bertan garatzeko ideiarekin.

»Ekimena Barranquillan eta Ciudadela de la Pazeko hainbat eskola eta formakuntza zentroetan gauzatu zen. Aipatutako azken auzune honetan “egokitu gabekoak” deitzen zaienak bizi dira, gerratik ihesi beren herritik alde egin behar izan zuten bizilagunak dira, bizi duten txirotasun egoeragatik eta isolamendurako duten joeragatik, bere proiektuak aurrera eramateko laguntza beharrezkoa dute. [...]

»gbe-ner Elkartetik joan ziren bost pertsonek Harremanetarako Estilo Berrian oinarritutako ezagutza eta esperientzia eraman zituzten, eskoletara eta “egokitu gabekoen” auzuneetara joateko Barranquillako ONDUZ Fundazioaren laguntzari esker.» [333]*

«Ideia ontzat eman genuenean aurreikusi zen helburua bete da, AMPOko Nagore Etxeberriak, Jaione Otaegik eta Jon Iparragirrek eta LANCOReko David Hierrok eta Unai Bardisak uztailean Kolonbiara egindako bidaiarekin.

»Guztira zortzi izan dira, Ciudadela de la Pazeko biztanleei, Harremanetarako Estilo Berrian heziketa eta formazioa eskaintzeko eta heziketa zentroetan gure harremanetarako estiloa azaltzeko, herrialde honetara joan direnen gbe-ner Elkarteko kideen kopurua.

»Unai Bardisak egin diren bi bidaietan hartu du parte, Ciudadela de la Pazeko bizilagunek lehenengo eta bigarren bidaiaren artean lokarri bat izatea egokia zela iritzi geniolako, eta horregatik, apirilean egin zen lehenengo bidaian ere parte hartu zuen pertsona bat bidali genuen bigarrenez.» [334]*



Koldo Saratxagaren sentimenduak, pentsamenduak eta errealitateak, 9. kap.


* Notas – Oharrak











No hay comentarios:

Publicar un comentario