domingo, 18 de diciembre de 2016

TTT Goiko eta Correanayak: ADEGI, Foro Burgos eta Enpresetan Pertsonen Parte Hartzeari buruzko Nazioarteko Jardunaldia



Beste enpresa foro bat, kasu honetan gipuzkoarra; ADEGIk, Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak, Harremanetarako Estilo Berrien (NER) bitartez antolaketa eredua aldatu duten erakunde horietako protagonistekin euren esperientziak partekatzeko aukera izan dute topaketa batzuetan.

Horrela, «Harremanetarako estilo berri bat. ner group esperientzia» jardunaldiak NERaren gaineko ikuspegi bateratu bat eta ner group taldean nola aplikatu zen ezagutzera emateko balio izan zuen lehenik, Koldo Saratxagak egindako aurkezpen baten bitartez. Ondoren, Xabier Berasategik, TTT Goikoko zuzendari orokorrak, antolaketa aldaketarekin izaten ari diren esperientzia azaldu zuen. Bi aurkezpenen bideoak argitaratu ziren [370]*.

Hilabete batzuk beranduago, Correanayak-ek AdegiTop izeneko topaketaren edizio berri bat ireki zuen, «Harremanetarako estilo berria: pertsonetan oinarritutako proiektu baterako kultur aldaketa» izenburupean. Kasu hartan, topaketak erakundearen inguruko aurpezpen bat izan zuen abiapuntu, segidan, «Harremanetarako Estilo Berrien Ezarpenean» jartzeko arreta, ondorengo gaiak lantzeko tartea eskaini zuelarik: zer da NERa, aldaketarako arrazoiak, helburuak, inplementazio prozesua, garapena, emaitzak. NERaren gaineko topaketa guztietan bezala, eztabaida batekin amaitu zen bilkura [371]*.

Baina TTT Goiko eta Correanayak ez ziren, K2K emocionando-ren bateratzean aldaketarako izan dituzten aholkulariak, euren esperientzia azaltzera bakarrik mugatu. Bi proiektuetan, bakoitza bere aldetik eta bakarka, Harremanetarako Estilo Berriaren esperientzia beste enpresa foro batzuetara eraman dutelaren baldintza eman da.

ForoBurgos Economia y Empresaren bosgarren edizioan, Jose Ignacio Correak, Correanayakeko presidenteak, «Aldatzeko ordua: egiturazko erreforma» [372]* izenburupean hitzaldi bat eman zuen. Bere entzuleei azaldu zizkien ideien artean ondokoak aurkitu daitezke:

«Zer egin behar da?

»Enpresa iraultza bat

»Jabeentzako eta langileentzako enpresak interes amankomuneko erakunde bihurtu behar dira.

»Kide guztiek lan egiten duten lekua eurena ere badela sinistu dezatela.

»Nola?

»Langileei merezi duten protagonismoa emanez, mundua aldatu egin dela ulertzeko gai ez diren Enpresa Batzordeen kalterako.

»Enpresariei, langileen ardurak indartzea exijituz, lan egiten duten enpresetan protagonista izateko aukera eskainiz.

»Enpresa bakoitzean lan egiten duten langileen ahalmena askatu behar da.

»Enpresariek estalki bat jartzen dugu langileen gainean, hazi eta garatu daitezen eragozten diena.

»Enpresa jabegoarena eta bertan lan egiten duten horiena dela kontutan hartu behar da.

»Enpresa bat ez da jaiotzen enpresaririk gabe, baina hau garatuko duen pertsonarik gabe ez da inoiz haziko.

»Irabaziak (baldin badaude) jabegoaren eta langile guztien artean banatu behar dira.

»Ondorioa:

»Krisiaren aurretik bezala lan egiten jarraituko duten enpresariek, langileek eta sindikatuek egunak zenbatuta dituzte.» [373]*.

Eta Xabier Berastegi, bere aldetik, pertsonek enpresan duten parte hartzeari buruzko nazioarteko jardunaldian hizlari gisa aritzeko gonbidatu zuten. Bertan, «TTT Goiko: Proeiktu partekatua» [374]* hitzaldia eskaini zuen. Bere lehenengo hitzak, enpresa munduan enpresarien, langileen eta sindikatuen artean dagoen zuloa eta zatiketa, eta era berean, erakunde bakoitzaren barruan dagoen departamentu hermetikoen banaketa gainditzeko gonbidapenari eskaini zizkion. Horregatik, jarraian TTT Goikoren aldaketa eta etorkizunari begiratzeko esperientzia agertu zuenean, gardentasunaren eta konfiantzaren balioak azpimarratu zituen, hasteko. Gero, bezeroarenganako orientazioa mahaiganeratzen du eta azkenik, elkarbanatutako proiektu bat lortzeko helburua.



Koldo Saratxagaren sentimenduak, pentsamenduak eta errealitateak, 10. kap.


* Notas – Oharrak











No hay comentarios:

Publicar un comentario